2014-03-27 betagarri Aurrez, 19:00etatik aurrera, 11 taldek kontzertuak egingo dituzte herriko lau gunetan

'Udaberrian Martxan'-en programazioari segida emanez, eta txirrindulari ohiekin antzokian dagoen mahai-inguruaren ondoren, larunbatean musikak hartuko ditu Ordiziako kaleak. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, 11 taldek kontzertuak egingo dituzte herriko lau gunetan, eta gauean, 23:00etatik aurrera, Mc Onak eta Betagarri taldeen kontzertua izango da frontoi txikian. Sarrera doan da.

Horrela egongo dira musika taldeak banatuta:

•Barrenan (19:00-22:00): Starblues, Hergans eta Twin Melody.
•Plazan: (19.00-22:00): Eneko el Perro eta T3na
•Garagartzan: (19:00-22:00): Skalopek, Apostasia eta Zutik dirau
•Tren geltokian(19:00-22:00): Sukarra 37, Nazarenos del Norte eta Cabbage city rockers
•Frontoi txikian (23:00etatik aurrera): Mc Onak – BETAGARRI