Image
Image

LARUNBATEAN ZABALDUKO DIRA KANPOKO IGERILEKUAK

2014-06-17 udaIrailaren 14ra arte egongo dira irekita, eta bi egunetan soilik itxiko dira, uztailaren 26an eta irailaren 10ean

Udaleku zerbitzuaz ez ezik, Santa Ana jaietan eta Euskal Jaietan zaintza zerbitzua ere eskainiko du Majorik

Datorren larunbatean, hilak 21, zabalduko dira Majoriko kiroldegiko kanpoko igerilekuak. Irekiera egunetik uztailaren 18ra, eta abuztuaren 9tik irailaren 14ra (itxiera eguna) kanpoko igerilekuak 11:00etatik 20:45era egongo dira irekita, eta uztailaren 19tik abuztuaren 8ra 09:00etatik 20:45era. Bi egunetan soilik itxiko dira, Santa Ana egunean (uztailak 26) eta Euskal Jaietako aparteko azokan (irailak 10).

KLUBEI ETA KIROL TALDEEI ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZAK

2014-05-29 majoriOrdiziako Udalak ireki du herriko kirol taldeei diru-laguntzak emateko deialdia

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak atzo, hilak 28, eman zuen argitara Ordiziako Udalak Kirol arloan diru-laguntzak banatzeko deialdia. HEMEN aurki daitezke deialdiaren oinarriak eta betebeharrak. Eskariak aurkezteko epea ekainaren 27a bitartean egongo da zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero Majori kiroldegira jo daiteke edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. harremanetan jarri.

HARRERA GOXO BEZAIN XUMEA ESTANDA ORDIZIARI (KRONIKA ETA ARGAZKI GALERIA)

2014-05-25 harreraAreto futboleko nesken taldeak Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian

Estanda Ordizia areto futboleko taldeak ongi etorri goxo bezain xumea jaso du gaur arratsaldean Ordizian. Arratsaldeko seiak pasatxo zirela iritsi da autobusa, eta lehen poz adierazpenak, besarkadak, argazkiak... egin eta gero, plaza aldera abiatu dira. Dantzarien ohorezko pasilloa zeharkatuta sartu dira udaletxeko pleno aretora, merezitako harrera jasotzera. Balentria baita egin dutena. 26 urteren ondoren, Lehen Mailan arituko da Estanda Ordizia. ORDIZIAKO HARRERAREN ARGAZKIAK

IGANDEAN HARRERA ESTANDA ORDIZIARI

2014-05-23 estandaUdaletxeko pleno aretoan izango da, 18:30ean, mailaz igotzea lortu ala ez

Ordiziako Udalak harrera egingo dio igandean Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeari. 18:30ean izango da ekitaldia, udaletxeko pleno aretoan, mailaz igotzea lortu ala ez. Estanda Ordiziak bihar, larunbata, jokatuko du Bartzelonan Espainiako Lehen Mailara igotzeko itzuliko partida Rubi taldearen aurka. Bi goleko abantailarekin doa taldea Kataluniara, joanekoan, 3-1 irabazi baitzuen Ordiziak Majorin, harmailak bete bete eginda zeudela.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image