Image
Image

KALE HEZITZAILEAK ARI DIRA ORDIZIAN HONDAKIN BILKETA HOBETZEKO

Helburua nagusia gaikako bilketa tasa %85era igotzea da

Ordiziako hondakin bilketako datuak hobera egin du. Sasieta mankomunitatearen datuen arabera, apirilean gaikako bilketa tasa  %77koa izan zen. Dena dela, hobetzeko tarte handia dago oraindik (hondakin mahaian gaikako bilketa tasa %85 batetara iristea adostu zen).

Hala, asmo horrekin  Udalak asteotan  hezitzaileak  ditu kalean, Hondakin Mahaiak eskatuta, edukiontziak dauden hainbat puntuetan.  Helburuak dira herritarrei hondakinak ondo bereizten laguntzeko informazioa ematea eta sentiberatzea.

Oraingoz Iturtxobidean eta Joan Amezketa kalean egon dira edo daude eta datozen egunetan aurrera jarraituko du programa beharren arabera zehaztutako gunetan.

 

OIANGU NATUR ESKOLAN DIRA IKASLEAK MAIATZEAN ZEHAR

5. eta 6. mailako ikasleak naturaren inguruko gaiak parkean lantzen ari dira

Maiatzean zehar martxan da Oiangu Natur Eskola. Honen bitartez Ordiziako Udala, Aranzadi Zientzia Elkartea, Oiangu Baserria eta herriko ikastetxeen arteko elkarlana sortuko da. Helburua, herriko ikastetxeei euren Curriculumeko gaiak (edo osagarriak), ‘in-situ’, naturarekin harreman zuzena izanez lantzeko aukera ematea da. Ikastetxeekin adostutako programa baten barruan txertatzen da, honek ikasketa prozesu zein herri-mailan dakartzan onura guztiekin.

Parte hartzen ari diren ikasleak Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoak izango dira (5. eta 6. maila), denera hamaika talde. Urdaneta eta Jakintza ikastolako ikastetxeekin Oiangura irteerak egiten ari dira. Egun osokoak dira, Urdanetakoek maiatzaren 4, 5, 8, 9, 11 eta 12an; eta 16, 17, 23, 24 eta 26ean Jakintzakoek.

ORDIZIAKO IKASLEEK ETA UDALAK LURZORU NATURALA HOBETZEKO KONPROMISOAK ADOSTU DITUZTE

Gazteak auzolanerako prest azaldu dira

Eskola Agenda21en audientzia izanda udaletxeko Batzar aretoan.

Ikastetxeetan aurten ‘Lurzorua’ gaiaren inguruan egindako lana azaldu dute  Urdaneta ikastetxea, Jakintza ikastola eta Oianguren institutuko ikasleek.

Hala, gazteek herriko diagnostikoa gauzatzeko hainbat bisita eta irteera egin eta udalerriko eta eskualdeko datuak eta informazio ezberdinak aztertu dituzte. Ikasleek ikasgeletan proposatutako konpromiso eta Udalari egiteko proposamenak eskolarteko foroan adostu dituzte. Joseba Aranburu Ingurumeneko zinegotzia eta Jose Miguel Santamaria alkatea elkartu dira gazteekin. Euren lana hobeto ezagutu dute eta proposamenei erantzun diete.

 

KONPROMISOAK batetik

Honakoak dira ikasleek betetzeko hartu dituzte konpromisoak:

OIANGUKO ZUHAITZ ETA ZUHAIXKEN GIDA ARGITARATU DA

Hainbat lekuetan jaso edo albiste honen jarraian eskura daiteke

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oiangu parkeko zuhaitz eta zuhaixken liburuxka bat argitaratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Oiangu parkean hainbat landare apaingarriez gain, basoetan bizi diren zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari aurki daitezke. Horiei buruzko ezagutza bultzatzeko prestatu da argitalpena.

Gida txiki honetan Oiangun ikus daitezkeen zurezko landareak aurkezten dira era erraz eta didaktiko batean; heldu, gazte, zein umeentzako baliagarria baita. Landareak, arretaz egindako ilustrazioen bitartez erakusten dira. Irudiez gain, bestelako informazioa ere gehitu da:  izen zientifikoa, izen arrunta hizkuntza ezberdinetan, loraldi garaia, tamaina, banaketa Euskal Herrian, etab.

Liburuxka eskuragarri dago jadanik Ordiziako Udaletxean, Udal liburutegian, D´elikatuz zentroan eta Oiangu baserrian, eta webgune honetan ere deskargatzeko moduan da, albiste honen jarraian:

Oianguko zuhaitz eta zuhaixkak (pdf)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image