Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute astean zehar asegurua egin ahal izateko

Ordiziako Udalak Agenda 21ren barruan erreka eguna antolatu du. Oria ibaiaren zonalde bat garbituko da auzolanean, Urdaneta kalean.  Ekimen honen helburu nagusia ez da ahal den eta hondakin gehiena biltzea, baizik eta ibaiaren inguruan kontzientziazio berezi bat sortzea, zerbait propioa bezala ulertuaz, ekosistema bezala duen garrantziaz jabetzeko eta zaintzen ikasteko.

Ekimena datorren larunbatean, urriaren 1ean, goizeko 10.00etan izango da. Parte hartu nahi duenak Cibeles bezala ezagutzen den ingurura gerturatu behar da. Garbiketa lana 12.00etarako amaituta egongo da eta ondoren mokadu bat eskainiko da.

Parte hartuko duen talde bakoitzari Udalak zabor bilketarako beharrezko eskularruak eta zabor poltsak emango dizkio. Parte-hartzaile bakoitzaren esku geratzen da arropa eta oinetako egokiekin joatea garbiketa egunean. Udaleko garbiketa zerbitzuko langileek ere parte hartuko dute,  inongo arriskurik egon ez dadin. 

Erreka garbiketan parte hartzen duten guztiei asegurua egiten zaie. Asegurua egin ahal izateko auzolanean parte hartu nahi duten guztien izen abizenak, jaioteguna eta baldin badaukate NAN/DNI zenbakia behar dira. Parte-hartzaileen izenak Laiako Rosa Aurkiari (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) edo telefonoz 943164172 / 653013702) eman irailaren 30a –ostirala- baino lehen.