Image
Image

Bi auto kargatzeko puntua jarri da Lukusin Plazan

Ordiziako Udalak herriko mugikortasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzen du. Orain dela hilabete batzuk ezarri zen Lukusin Plazan, Nafarroa eta Filipinak kaleen artean, auto elektrikoak kargatzeko lehen puntua. “Mugikortasuna zein energiaren kontsumoa guretzat oso garrantzitsuak dira, eta horregatik estreinatu dugu karga puntu berri hau. Lehenengoa bada ere, etorkizunean puntu gehiago jartzeko asmoa dugu”, nabarmendu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Ezaugarriei dagokionean, gehienez ere 55KWko potentziadun errekarga puntua izango da, eta bi autok kargatzeko aukera izango dute momento berean. 

“Badira elektrikoaren aldeko hautua egiten dutenak eta pertsona horiek Ordizian autoa kargatzeko aukera izango dutela nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Ordutegia izango du puntu honek: hiru orduz gehienez ere, 08:00-20:00. “Auto desberdinek kargatzeko aukera izan dezaten jarri dugu ordu muga hori”, gehitu du.

Auto elektrikoa kargatzeko, kablea autora konektatu behar da, eta ondoren puntu elektrikoan ere kablea jarri. Amaitzerakoan, berriz, kablea autotik atera, eta ondoren karga puntutik atera beharko da.

Hasi dira Barrenako parkeko estalpea eta jolas eremua berritzeko lanak

Barrenako parkearen estalkia eta barruko jolas berriak hornitzeko lanak hasi dira. Estalpearen lanak Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresak egingo ditu eta aurrekontua 317.534,74 eurokoa da. Joko eremua, berriz, K1 Ekopaisaia SLL enpresak egingo du eta inbertsioa 94.801,28 eurokoa da. Lanak otsailean hastea aurreikusten da eta lau hilabeteko iraupena izatea, hau da, ekainerako amaituta egotea. Ordizia 2030 Ekintza Planeko 12.36 puntua da hau.

Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak xehetasunak eman ditu obra berri honen inguruan: “Ordiziako parkeen inguruko lanketa egin zen prozesu parte hartzaile batekin, Ttipi Gara kooperatibaren bitartez eta horrela Ordiziako parkeen sarearen mapa bat egin zen, parke bakoitzaren ezaugarritzea egin zen. Ondorio garbi bat atera zen: Barrenako parke hau da Ordiziako parke zentrala, herri guztiarentzat funtzionatzen duena; eta badaudela beste parke batzuk auzoko izaera gehiago dutenak edo erabilera espezifikoagoa dutenak direnak”.

Hori ez ezik, estalpe baten beharra ere adierazi zuten herritarrek parte hartze prozesu horretan: “Ordizian baditugu eremu estaliak, hala nola, Plaza eta frontoi txikia, eta horietan adin batetik aurrerako haurrek jolasteko aukera badute. 0-6 tarteko haur horientzat, baina, guneak falta dira. Horregatik erabaki da herri guztiarentzat hemen eremua estaltzea”.

Jolas eremu zabala izango da, 0-6 urte bitarteko haurrentzat bideratuta. “Aurrerago kanpoko aldean gaztelu moduko bat jartzea ere aurreikusten dugu. Estalitako eremuan, 0-6 urteko haurrentzako jolas inklusiboak ezarri, eta orokorrean parke guztia eraberrituko da”.

Gainera, parkea biziberritzeko aukera bat ere izango da Barrena parkearen berritzea. “Beste hainbat lanketa martxan ditugu, hala nola, jolasak lorategian eta parke guztian zabaltzeko. Orain arte hemen egon dira itxita, hesituta, eta orain moldaketa berri honekin lortuko dugun da haurrak parte osoan zehar jolasteko aukera izatea, nahiz eta eremu nagusia jolasleku berrian izango den”, zehaztu du Ezenarrok.

Barrenako parkearen lanak esleitu dira

Barrenako parkearen estalkia eta barruko jolas berriak hornitzeko lanak esleitu ditu Ordiziako Udalak. Estalpearen lanak Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresak egingo ditu eta aurrekontua 317.534,74 eurokoa da. Joko eremua, berriz, K1 Ekopaisaia SLL enpresak egingo du eta inbertsioa 94.801,28 eurokoa da. Lanak otsailean hastea aurreikusten da eta sei hilabeteko iraupena izatea. Ordizia 2030 Ekintza Planeko 12.36 puntua da hau.

Barrena kultur etxeko igogailua sortzeko lanak hasi dira

Ostegunean hasi dira Barrena kultur etxean igogailu berria sortzeko lanak. 222.396,17 euroko inbertsioa (BEZ barne) egingo da eta Rehabilitaciones y obras Kuber S.L. enpresak egingo du.

“Barrena kultur etxean irisgarritasun arazoak ditugu eta igogailu berri hau eraikitakoan konponbidea emango diogu arazo horri. Azken finean, Barrenak bizi asko du eta jende ugari ibiltzen da egunero bertatik”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Lanek sei hilabeteko epea izango dute eta honek iraun bitartean sarrera kanpoko eskailera nagusitik izango da. Barkatu eragozpenak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image