Image
Image

HIZKUNTZ IRIZPIDEEN AURKAKO ERASOA SALATZEKO ELKARRETARATZEA ASTEAZKENEAN

2014-04-07 euskara Kontseiluak egin du kontzentraziorako deia, eta Ordiziako Udalak bat egin du. Asteazkenean, hilak 9, izango da, 19:00etan, Plaza Nagusian

Asteazkenean, hilak 9, hizkuntza irizpideen aurkako erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etan. Kontseiluak egin du kontzentrazioan parte hartzeko deia, eta Ordiziako Udalak bat egin du deialdiarekin. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak 26 udal eta erakunderi bidali die aurten hartutako hizkuntz irizpideen aurkako errekerimendu bat, tartean Ordiziako Udalari, eta esku-hartze hori salatzeko deitu du elkarretaratzea Euskararen Kontseiluak.

EUSKARAREN EGOERA AZTERTZEKO BI BILERA EGINGO DIRA APIRILEAN

2014-03-31 euskara Bihar, apirilak 1, egingo da lehen bilera, eta bigarrena apirilaren 10ean izango da

Ordiziako euskararen egoeraz hausnartu, ekarpenak jaso, aurrera begirako helburuak zehaztu eta udalerrian euskararen erabilera indartzeko asmoz, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak bi bilera antolatu ditu apirilerako. Bilerak EMUN Aholkularitzak dinamizatuko ditu eta apirilaren 1ean eta 10ean izango dira, 18:30etatik 21:00etara, Barrena kultur etxeko Biltzar Aretoan. Bilerak interesa duten herritar guztientzako irekiak dira.

ABENDUAREN 3A EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA (UDAL ADIERAZPENA)

2013-12-03 Euskararen astea(...) Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia (...)
(Koldo Mitxelena)


‘EUSKARA PLAZARA!’, EUSKARAREN ASTEA ORDIZIAN

2013-12-03 Euskararen asteaAbenduaren 10era bitarte hainbat ekitaldi egingo dira, bai herri mailakoak eta baita ikastetxe mailakoak ere

Datorren asteartea, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren bueltan, asko eta asko dira Ordizian egingo diren ekimenak. Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak sustatuta, eta herriko ikastetxe eta beste zenbait eragileren laguntzarekin, Euskararen Astea ospatuko da Ordizian 'Euskara Plazara!' lemapean. Gaurtik abenduaren 10era bitarte adin guztiei begirako ekitaldiak izango dira, bai kale mailan zein ikastetxeetan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image