Guztira hamabi ordu izango dira, eta izen-emate epea urriaren 31n bukatuko daOstalaritza arloko langileei begirako doako euskara ikastaroa antolatu du Ordiziako Udalak, Dendaz denda, euskara 2013 kanpainaren barruan. Bereziki bezeroen agurrei eta eskaerei erantzun behar izaten diete langileei zuzendutako ekimena da, eta helburu argia du, euskaraz ez dakiten ostalariak euskara ikasteko lehen urratsak egitea.
Azaroaren 5etik abenduaren 12ra egingo da ikastaroa, astearte eta ostegunetan, 15:30etik 16:30era, hamabi ordu guztira. Matrikulatzeko epea urriaren 31n bukatuko da, eta izen-emate garaian 20 euroko fidantza utziko beharko da. 11 ordu baino gehiagoko asistentzia izanez gero fidantza bueltatuko da.
Interesa dutenek Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar dute: 943 80 56 22 edo