Image
Image

ORDIZIARI BURUZKO EZAGUTZA ZABALTZEKO HIRU UNITATE SORTU DITU ORDIZIAKO UDALAK

2013-10-17 Unitate didaktikoen aurkezpenaPaperean eta Interneten argitaratu da materiala, eta ikastetxeek kudeatuko dute

Ordiziari buruzko ezagutza zabaltzeko hiru unitate didaktikoa atondu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Paperean hiru ale eman dira argitara, eta webgune bat ere garatu da materiala erabiltzaile guztien eskura egon dadin. Ordiziaren sorrera, historia, pertsonaiak, geografia, ingurunea, lanbideak eta azoka dira, besteak beste, aleek lantzen dituzten gaiak, modu grafiko, erakargarri eta ulerterraz batean.

OINARRIZKO EUSKARA IKASTAROA OSTALARITZAKO LANGILEENTZAT

2013-10-15 Dendaz dendaGuztira hamabi ordu izango dira, eta izen-emate epea urriaren 31n bukatuko da

Ostalaritza arloko langileei begirako doako euskara ikastaroa antolatu du Ordiziako Udalak, Dendaz denda, euskara 2013 kanpainaren barruan. Bereziki bezeroen agurrei eta eskaerei erantzun behar izaten diete langileei zuzendutako ekimena da, eta helburu argia du, euskaraz ez dakiten ostalariak euskara ikasteko lehen urratsak egitea.

Azaroaren 5etik abenduaren 12ra egingo da ikastaroa, astearte eta ostegunetan, 15:30etik 16:30era, hamabi ordu guztira. Matrikulatzeko epea urriaren 31n bukatuko da, eta izen-emate garaian 20 euroko fidantza utziko beharko da. 11 ordu baino gehiagoko asistentzia izanez gero fidantza bueltatuko da.

ORDIZIA HOBETO EZAGUTZEKO UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPEN EKITALDIA OSTEGUNEAN

2013-10-15 Unitate didaktikoaren aurkezpenaOrdiziari buruzko ezagutza zabaltzeko hiru unitate didaktiko sortu ditu Ordiziako Udalak

Datorren ostegunean, urriak 17, Ordizia hobeto ezagutzeko osatu diren hiru unitate didaktikoen aurkezpen ekitaldi irekia egingo da Barrena Kultur etxean, 18:00etan. Egileek, hartzaileek eta herriko hainbat eragilek hartuko dute parte, eta herritarrei ere bertaratzeko deia egin nahi die udalak.

KANTU JIRA ETA KANTU AFARIA HITZAROREKIN

2013-10-18 Kantu afariaDatorren urriaren 18rako Hitzaro Euskara Elkarteak Kantu Jira eta Kantu Afaria antolatu ditu, Ordiziarrock jaialdiaren egitarauaren barruan.

Skandalue Elektrotxaranga ibiliko da herriko kaleak alaitzen poteo garaian, 19:30etik aurrera. Ondoren, 21:30ean, afaria egingo da Larrun-Arri elkartean kanta herrikoiez lagunduta.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image