2013-09-25 Irakurle taldeaDagoeneko martxan jarri duten blog bat da aurtengo berrikuntzetako bat

Euskal literaturari ateak ireki asmoz, bihar asteazkena, hilak 25, ikasturte berriari ekingo dio Ordiziako irakurle taldekoek. Lehen saioa 19:00etan izango da. Hilean behin elkartuko da taldea eta Irati Goikoetxea arituko da gidari lanetan. Bi urte dira euskarazko irakurle taldea sortu zela.

Ikasturteko lehen liburua jaso eta handik aurrera irakurriko dituzten liburuak aukeratuko dituzte biharko saioan. Irakurtzeko zaletasuna duen edonori gonbita egin diete taldera elkartu dadin. "Sentipen, bizipen, esperientzia eta iritzi truke aberatsa" da irakurle taldea.

Dagoeneko martxan jarri duten blog bat da aurtengo berrikuntzetako bat. Zintzilik dute aurten irakurriko dituzten liburuen zerrenda. Atari digitalean ikasturtean zehar irakurriko dituzten liburu horien gaineko iruzkinak egin ahal izango dira, idazleei elkarrizketak egingo dizkiete eta saioetara joan ezin dutenek modu birtualean eman ahal izango dute iritzia. Hauxe da irakurle taldearen blogaren helbidea: www.ordiziakoirakurletaldea.blogspot.com.