2013-10-02 MintzalagunaUrriaren 30ean bukatuko da izena emateko epea

Hitzaro Euskara Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarri dute dagoeneko 2013-2014 ikasturtean mintzalagun izateko izen-emate kanpaina, Supermintzalagunak elkartu gurekin lemapean. Ordizia Udalak babestutako ekimena da, eta Goiztiri AEKren laguntza ere badu. Astean ordu batzuz euskaraz hitz egitea da ekimenaren helburua.

Horrez gain, Supergurasolaguna ekimenean ere izena eman daiteke. Ikastetxeetako gurasoak beste guraso batzuekin biltzen dituen mintzalagunaren aldaera da Supergurasolaguna, eta gurasoen ordutegi eta haurren zaintza beharretara egokituta dago.

Urriaren 30erako eman behar da izena Hitzaron ( 943 16 23 66 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) edota Goiztiri AEK euskaltegian (943 88 91 74 o Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).