2013-10-03 Bularretik mintzoraUrriaren 17an bukatuko da izena emateko epea, eta izen-emate orria liburutegian utzi behar dira

Hiru helburu nagusi ditu Galtzagorri elkarteak irakurketa sustatzeko sortu duen klubak: haur eta gurasoen artean irakurketa giro bat sortzea; kalitatezko euskal biografia ezagutzea; eta liburuen komentarioak bultzatzea. Irakurketa klub hauek Bularretik mintzora egitasmoaren parte dira, eta ildo jakin batzuei jarraitzen diete.

Saioetan hogei haurrek har dezakete parte gehienera, horien guraso edota hezitzaileek lagunduta. Haurrek ezin dute bakarrik joan saioetara. 3-6 urte bitarteko haurrentzako (eta haien gurasoentzat) zuzendutako ekimena da. Ordizian ordu eta erdiko hiru saio izango dira hiru larunbatetan, 11:00etatik 12:30era: urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14an. Liburutegian egingo dira saioak.

Urriaren 17an bukatuko da izena emateko epea, eta liburutegian utzi behar da izen-emate inprimakia. Informazio gehiago: http://www.ordizia-euskaraz.com/albisteak/bularretik-mintzora-irakurketa-kluba