Image
Image

2020/0313 dekretua

Estatuko Aldizkari Ofizialrean martxoaren 29an argitaratu ondoren indarrean dagoen 10/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 29koa, oinarrizko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzako baimen ordaindu berreskuragarria arautzen duena, COVID-19ren aurkako borrokaren testuinguruan herritarren mugikortasuna murrizteko.

Aipatutako 10/2020 Errege Lege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarria. Horren arabera toki-erakundeak gaituta daude funtsezkotzat jotzen diren zerbitzu publikoen funtzionamenduari eusteko beharrezkoak diren jarraibideak eta ebazpenak hartzera Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako enplegatu publikoen zerbitzu-prestazioa arautuz.

HONAKO HAU ERABAKI DUT:

BAT: Ordiziako Udaleko zerbitzu hauek funtsezkotzat hartzea, eta jarraian adierazten diren langileekin zerbitzua ematen jarraitzea (presentzialki edo telelanaren bidez, kasu bakoitzaren arabera):

- UDALTZAINGOA: Orain arte bezala jarraituko du Agente guztiekin lanean.

- ONGIZATEA: Zerbitzua mantentzea bi Teknikari eta Saileko Administrari batekin, eta azpikontratatutako etxez-etxeko zerbitzuarekin.

- IDAZKARITZA: Zerbitzua mantentzea Idazkaria, Administrazio Orokorreko Teknikaria eta Pertsonal eta Ondasun Administrariarekin.

- KONTU-HARTZAILETZA: Zerbitzua mantentzea Kontu-hartzailea, Kontu- hartzailetzako Teknikaria, Diruzaina eta Kontabilitate Administrariarekin.

- ARRETA BULEGOA: Zerbitzua mantentzea Administrari batekin.

- HIRIGINTZA: Zerbitzua mantentzea zerbitzuen buru den Aparejadorearekin.

- KOMUNIKAZIOA: Zerbitzua mantentzea komunikazio arduradunarekin.

- UDAL BRIGADA: Zerbitzua mantentzea Zerbitzu Orokorretarako taldearekin, Enplegu Sustapeneko hiru langileekin eta argiketariarekin. Lorezaintza eta Obra taldeen jarduna geratzea, eta aktibatzea aurreko taldeak indartzea beharrezkoa bada.

- INFORMATIKA: Zerbitzua mantentzea Informatikariarekin.

- MAJORI: Zerbitzuaren mantenua eta segurtasuna bermatzeko zuzendaria eta mantenuko langilea.

BI: Udal-plantillako gainerako langileek nahitaezko ordaindutako baimen berreskuragarria izango dute 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra (biak barne). Baimen honek berekin ekarriko du langileek ohiko zerbitzuak ematen ari balira legokiekeen ordainsaria jasotzeko eskubideari eustea, oinarrizko soldata eta soldata-osagarriak barne.

* Dekretu hau doakienei jakinaraztea.

funtsezko zerbitzuak eta ordaindutako baimena page 0001

funtsezko zerbitzuak eta ordaindutako baimena page 0002

Herriko iturriak irekita egongo dira

Iturria

Ordiziako Udalak herriko iturri guztiak ireki ditu eta hala mantenduko ditu muturreko tenperatura hotzak iritsi bitartean.

Zinegoak jaialdiko zazpi laburmetraia eskainiko dira ostegunean

Zinegoak

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta ostegun honetan, hilaren 12an, osteguna, Herri Antzokian eskainiko dira zazpi laburmetraia. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Honako filmak izango dira ikusgai: Mi Pequeño Gran Samurái, Jess, Rani, Kokodriloa, Adlib, XY eta La Mariachi.

“Eskerrak ematen dizkiogu Zinegoaki berriz ere Ordiziara itzultzeagatik eta aukera hau eskaintzeagatik. Goierriko eskualdean Ordizian bakarrik eskainiko dajaialdi hau, eta horregatik goierritar guztiak gonbidatzen ditugu jaialdian parte hartzera eta laburmetraiak ikustera", nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Gainera, Mi pequeño Gran Samurai laburmetraiak zabalduko du Ordizian eskainiko den zerrenda. Ekai Lersundi haur transexual ondarrutarraren heriotzaren harira haren guraso eta ingurukoek egin duten hausnarketa azaltzen da. "Halakorik gehiago gerta ez dadin landu dute laburmetraia”, gehitu du alkateak.

Julen Nafarrate, Zinegoak jaialdiko komunikazio arduradunak nabarmendu duenez, jaialdiak “sexu aniztasuna” lantzen du: “beti sexu aniztasuna orientazioaren lotzen da, baino hori baino gehiago dago horren atzean. Jaialdia, azken finean, aitzakia bat da. Gu tresna bat gara sexu aniztasuna lantzeko”. Gauzak horrela, Zinegoak jaialdia bere horretan amaitutzat eman bada ere, orain Zinegoak ibiltariari emango diote hasiera. Hain zuzen ere, 60 herritan baino gehiagotan izango dira.

Ordiziaren kasuan, 2016, 2017 eta 2018 urteetan ekarri da Zinegoak jaialdia, eta aurten ere jaialdiaren aldeko apustua egin da. 

Liburu Baby Klubaren saioa egingo da asteartean

liburu baby kluba

 

Liburu Baby Klubaren ikasturteko bigarren saioa egingo da bihar, asteartea, hilak 10, Ordiziako Udal Liburutegian. Saioa 10:30ean hasiko da. Liburu Baby Kluba ekimenak,  “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen da. Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuinkontaketen saioei gehitzen zaio.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Parte hartzaileen kopurua mugatua izanik, komeni da izena ematea Liburutegia bertan edo  943805633 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image