Image
Image

OSTEGUN HONETAN OSOKO BILKURA EGINGO DA

Ohiko Osoko bilkura egingo da ostegun honetan, maiatzaren 3an, 19:00etan hasita. Gai zerrenda honako izango da:

1. -2018ko martxoaren 22ako udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

2.-Martxoko Alkatetzako dekretuen berri ematea.

3.- Kontu-hartzaileak apirileko Kontratuei dagokien ingeren berri ematea.

4.- PSE-EE (PSOE)k aurkeztutako mozioa, genero indarkeriaren aurka estatuko itunean jasotako neurriak garatzeko konprometitutako aurrekontuaren inguruan.

5.- Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen “DUINTASUNA” elkartearen proposamena pentsioei buruzkoa.

6.- Gizarte-langileen sailak Alkatetzara egindako eskaera, oinarriko gizarte-zerbizuei buruzko  GOIEKI s.a.-ri igorritako dokumentuaren iritziarekin bat egin dezala.

7.- Udaletxearen aurrekontu aldaketa 2017ko ekitaldia itxi aurretik.

8.-2018ko Plantilla Organikoaren hasierako onarpena.

9.- 2018ko Lanpostuen Zerrendaren hasierako onarpena.

10.-  GOIERRIKO NEZAKAL KOOP-EK egindako obrengratik EIOZren hobaria.

11.- San Jose Egoitzako lursail publikoen desafektazioaren hasierako onarpena.

12.- Diru-sarrerak Bermatzeko eta jendarte inklusiorako udal-laguntzen Araudiaren hasierako onarpena.

13.-  ARANA 6 HIEko A.20.6.1. lursailaren Plan Bereziaren behin betiko onarpena.

14.-  Filipinak kalean, 6. zenbakian, dagoen orubea eta eraikina besterentzeko administrazio-klausula partikularren plegua.

15.- Galde-erreguak.

UDALAK GALDEKETA PRESTATU DU SAN BARTOLOMEKO AUZOKO TRAFIKOAREN INGURUAN HIRITARREN IRITZIA JAKITEKO ASMOZ

Informazio-bilera egingo da eta  triptiko banatuko da postontzietan, iritzia emanez bete eta itzultzeko

Ordiziako Udalak galdeketa-kanpaina egingo du, ordiziarrek San Bartolomeko trafikoaren antolaketaren inguruan duten iritzia ezagutzeko. Gaiari  buruzko informazioa emateko, bilera irekia antolatuko da herritarrentzat eta triptikoa banatuko da Ordiziako etxebizitza guztietan, nahi dutenek beren iritzia eman dezaten egindako galderari erantzunez,  Jose Miguel Santamaria alkateak eta Arantxa Fernandez Zerbitzuetako zinegotziak aurreratu duten moduan.

Azken asteotan San Bartolome auzoan egiten ari diren urbanizazio eta sarbide berrien lanak denbora gutxi barru amaituko dira. Eguraldi txarraren ondorioz, atzeratu egin dira asfaltatze-lanak; baina, azkenean, langileak ostegun honetan hasi dira N-I eta Eroski artean ireki den bidea asfaltatzen eta San Bartolome kaleko zoladura jartzen, lur-azpiko azpiegiturak berritu eta gero. Helburua auzoko lan guztiak maiatzaren erdialdera amaitzea da.

Hobekuntza-lan horien guztien bidez eta, zehatzago esanda, bide berriaren bidez, asmoa da trafikoan aldaketak egitea eta, hala, auzoko ongizatea eta segurtasuna hobetzea, oinezko asko ibiltzen baita bertatik. 

Trafiko-aldaketak San Bartolomen

MARTXOKO OSOKO BILKURA OSTEGUN HONETAN EGINGO DA

Ostegun honetan, martxoaren 22an, 19:00etan Osoko bilkurak honeko gai zerrenda landuko du:

1. 2018ko martxoaren 1ako udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.
2. Otsaileko Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3. Kontu-hartzaileak  otsaileko Kontratuei dagokien ingeren berri ematea.
4. Udaltzaingoaren Antolakuntza- eta Funtzionamendu-Araudiaren hasierako onarpena.
5. Alde Zaharra Eraberritzeko Plan Bereziaren behin betiko onarpena, Elkano kaleko 10.zenbakiko B05/06 EUari dagokiona.
6. Ordiziako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua Finantzatzeko.
7. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak banatzeko irizpideen onarpena.
8. Aisialdiko baratzak erabiltzeko Araudiaren hasierako onarpena.
9. 2018ko aurrekontu luzatua aldatzeko proposamena, inbertsioak, kapital-transferentziak eta konpromiso-kreditua gehitzeko.
10. Ordiziako Udalaren, San Jose Egoitzako E.A.aren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Hitzarmena,  San Jose Egoitzaren kudeaketa eskualdatzeko.
11. Galde-erreguak.

OHIKO PLENOA IZANGO DA OSTEGUN HONETAN

Batzar aretoan 19:00etan hasita honako gai zerrenda landuko da:

1. - 2018ko urtarrilaren 25ean egindako Osoko Bilkurako akta onartzea.

2.-  Otsaileko Alkatetzako dekretuen berri ematea.

3.- Otsaileko kontratazioei dagozkien Kontu-hartzailearen ingerak.

4.- EH-BILDUren mozioa, KULTUR LABi buruzkoa.

5.- Ordizia Orainek aurkeztutako mozioa, martxoaren 8ko grebaren aldekoa.

6.- PSEE-PSOEren mozioa, sexu erasoen aurkako APP bat sortzeari buruzkoa.

7.- Ordizia Orainek aurkeztutako mozioa pentsio duinen aldeko herri-mugimendua babesteko.

8.- Zuberoa kalean dagoen lurpeko aparkalekua ustiatzeko zerbitzuaren kontratua suntsitzea.

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua erregulatzeko Araudiaren hasierako onarpena.

10.- Salmenta Ibiltaria arautzen duen Ordenantzaren hasierako onarpena.

11.- Kreditu gaikuntza aparkaleku bat egiteko proiektuaren erredakziorako.

12.- Galderak eta eskaerak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image