Iker Fernandez sustatzaileak, garapen pertsonalean adituak, hitzaldia emango eta parte hartzeko aurretik izena eman behar da

Gizarte zerbitzuek antolatuta, datorren maiatzaren 2an, asteartea,  18:30ean, D’Elikatuzen hitzaldia izango da “Bizitzan eta lanean nola izan zure buruaren coach-a” gaztelaniaz,  “Abentura Egile” gisa ere ezagutzen zen Iker Fernandez garapen pertsonaleko adituaren eta hizlariaren eskutik.   Ordizia “10.000 irribarre” biraren geltoki bilakatuko da, eta Iker Fernandezek bere mezua zabaldu nahi du bertan: pasioz bizitzea. Sarrera librea da, tokia bete artekoa. Joan nahi duenak aurretik eman behar du izena honako loturan: https://www.eventbrite.es/e/entradas-conferencia-como-ser-tu-propio-coach-en-la-vida-y-en-el-trabajo-33302785528

1960-70 hamarkadako Ordizia dugu ikusgai  Goierri ingurutik ateratako bi argazki hauetan. Nazional 1 errepide zaharra lehen planoan, San Bartolometik bere sarbide arriskutsuarekin, San Bartolomeko baratzak (gaur egunean Eroski), Urdaneta kalea, alde zaharra, erresidentzia edo hospitale zaharra… Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Ostegun honetan ohiko Osoko bilkura izango da udaletxeko Batzar aretoan 19:00etan.

Gai zerrenda honakoa izango da:

1.       2017ko martxoaren 9an egindako ohiko osoko bilkurako akta onartzea.

2.       Martxoko Alkatetza Dekretuen berri ematea.

3.       Kale-salmenta eta asteroko azoka arautzen duen ordenantzaren behin-behineko onarpena

4.       Euskara sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea

5.       Kultura sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea

6.       Herri Antzokia eta San Jose Egoitzako 2016ko Aurrekontuen likidazioen berri ematea

7.       Kontratuen inguruan kontu-hartzailearen  1/2017 ingeraren berri ematea (...)

Lehen ikastaroan parte hartutakoen % 70 lan-munduan txertatu da

Jose Miguel Santamariak (alkatea), Iñaki Dubreuilek (gizarte-zerbitzuetako zinegotzia), Javier Elizetxeak ('Ekimena' proiektuaren arduraduna), eta Maribel Zufiaurrek eta Ana Belen Araujok (lehen ikastaroan partaideak) lana aurkitzeko aukerak hobetzea helburu duen proiektuaren bigarren edizioa aurkeztu dute.  'Ekimena' 2016-2017 aldirako Ordiziako Udalaren I. Enplegu Planeko bost ekintzetako bat da.

Santamariaren esanetan, udalari dagokio herritarrei lan-aukerak hobetzea ahalbidetuko duten enplegu-sustapeneko programak lantzea.  Alkateak indarrean dagoen planeko bost lan-arloak ekarri ditu gogora: udalarentzat lan egiteko aldi baterako kontratazioa; lana bilatzeko bitartekaritza eta zuzeneko laguntza 'Ekimena'ren bitartez; Goierri eskolan prestakuntza lantzea; merkataritza suspertzeko babesa eta promozioa inbertsio publikoaren bitartez.Horrela, udalak une honetan, besteak beste, lau pertsona dauzka kontrataturik, eta hamazazpi izanik 'Ekimena' proiektuan parte hartu duten ordiziarrak.