UDALAK GALDEKETA PRESTATU DU SAN BARTOLOMEKO AUZOKO TRAFIKOAREN INGURUAN HIRITARREN IRITZIA JAKITEKO ASMOZ

Informazio-bilera egingo da eta  triptiko banatuko da postontzietan, iritzia emanez bete eta itzultzeko

Ordiziako Udalak galdeketa-kanpaina egingo du, ordiziarrek San Bartolomeko trafikoaren antolaketaren inguruan duten iritzia ezagutzeko. Gaiari  buruzko informazioa emateko, bilera irekia antolatuko da herritarrentzat eta triptikoa banatuko da Ordiziako etxebizitza guztietan, nahi dutenek beren iritzia eman dezaten egindako galderari erantzunez,  Jose Miguel Santamaria alkateak eta Arantxa Fernandez Zerbitzuetako zinegotziak aurreratu duten moduan.

Azken asteotan San Bartolome auzoan egiten ari diren urbanizazio eta sarbide berrien lanak denbora gutxi barru amaituko dira. Eguraldi txarraren ondorioz, atzeratu egin dira asfaltatze-lanak; baina, azkenean, langileak ostegun honetan hasi dira N-I eta Eroski artean ireki den bidea asfaltatzen eta San Bartolome kaleko zoladura jartzen, lur-azpiko azpiegiturak berritu eta gero. Helburua auzoko lan guztiak maiatzaren erdialdera amaitzea da.

Hobekuntza-lan horien guztien bidez eta, zehatzago esanda, bide berriaren bidez, asmoa da trafikoan aldaketak egitea eta, hala, auzoko ongizatea eta segurtasuna hobetzea, oinezko asko ibiltzen baita bertatik. 

Trafiko-aldaketak San Bartolomen

Trafikoa berrantolatzeko, Udala bi aukera ari da aztertzen eta, bat edo bestea aukeratzeko, hiritarren iritzia eskatzen du  baita ere. Egia da aldaketek batez ere Eskarabillako bizilagunengan izango duela eragina, baina herriko sarbideetako bat denez, herri guztiari galdetuko zaio.

Hauetako bat da irteerarako zirkulazio-noranzko bakarra jartzea, Goierri kaletik San Bartolome kalera eta N-I errepidera. Beste alternatibaren arabera, berriz, bi zirkulazio-noranzko egongo dira, irteteko eta sartzeko, Goierri kalerantz (eta udalerrirantz). Bigarrena aukeratuz gero, sarrera izango da N-I errepidetik merkataritza-gunearen ondoan ireki den bidetik, auzoko aparkaleku aldera aurrena eta udalerrira ondoren; irteera, berriz, orain arte bezala jarraituko du, auzoko kale nagusitik.

Hiritarren iritzia jasotzeko triptikoa datorren astean banatuko da etxebizitzetako postontzietan. Beren iritzia eman nahi dutenek maiatzaren 7 eta 11 bitartean izango dute horretarako aukera, triptikoa bete eta Majori kiroldegian, Altamira estadioan eta Udaltzaingoan jarriko diren postontzietan utziz. Ordutegiak triptikoetan agertzen dira. Iritzia luzatzeko beste bi aukera emango dira: horretarako egun horietan web gune honetan jarriko den bannerrean sartuta edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera korreoa bidalita.

Informazio-bilera maiatzaren 2an18:00etan izango da, udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan.