Image
Image

Abuztuko ordutegiak

Udaletxea irekita egongo da abuztu osoan zehar, hainbat aldaketeten ohiko ordutegian:

- Arreta Zerbitzua: 943 88 58 50 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Ordutegia: 09:00-13:00.

- Ongizatea: 943 80 56 10. Aurretiazko hitzordua behar da. Ordutegia: 9:00-13:00.

- D´elikatuz: 943 88 22 90. Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00). Larunbat, igande eta jai egunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.

- Liburutegia: itxita

- Udaltzaingoa: 943 80 56 16 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Astelehenetik ostiralera (06:30-21:30).

- Majori kiroldegia: 943 80 58 80. 09:00-21:00.

Baratze parkeko handitze lanak amaitu dira

Kutxa Ekoguneko Baratza Parke sarea proiektuko parte den Ordiziako baratze parkea 35 baratzekin jarri zen martxan 2018 urtean. Baratza eskuratzeko itxaron-zerrenda bat geratu zen eta herritar gehiagok interesa erakutsi dutenez, Udalak baratza parkea handitzea erabaki zuen. Baratze parke honetan 24 baratza gehiago egin dira beraz denetara, Ordiziako Baratze Parkean 59 baratza daude gaur egun.

Baratza berri hauen zozketa uztailaren 2an egin zen eta orain, baratza guztiak esleitzen ari gara. Baratza gabe geratu diren herritarrak itxaron-zerrenda berri batetan geratu dira guztira 29 herritar daudelarik.

Baratza berri hauetan lanean hasita daude batzuk eta beste batzuk laster hasiko dira. Azken asteetan eman den COVID-19 kasu positiboen gorakada dela eta alarma egoera bitartean lan egiteko hartu ziren neurriak errespetatu beharko dituzte berriro ere baratzezain guztiek:

  • Erabiltzaileak sintomarik badu, etxean geratuko da.
  • Norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko arretaz aritu eta pertsonen arteko gutxieneko 2 metrotako segurtasun tartea errespetatu behar da.
  • Maskararen erabilera derrigorrezkoa
  • Baratza bakoitzeko erabiltzaile bakar bat arituko da.
  • Lanabesen biltegian eta aldageletan pertsona bakarra sartu eta sartu aurretik eta ondoren eskuak modu egokian garbituko ditu ura eta xaboiarekin.
  • Norberak beharko duen xaboia, desinfektatzeko produktuak, eskuak lehortzekoa eta behar izanez gero, bestelako babes neurriak eramango ditu.
  • Erabilitako lanabesa, ateetako heldulekuak eta gainontzeko gainazal arriskutsuak, garbitu eta desinfektatuta utzi behar dira.

Abuztuan gune urdina doakoa izango da

Abuztuan zehar aparkaldi mugatutako guneak indargabetzen dira.

Alerta naranja eta horia tenperatura altuengatik. Gomendioak:

Gaur alerta laranja izango dugu beroagatik eta baso suteengatik. Bihar, berriz, abisu horia. Eguraldi bero horien aurren, hemen hainbat gomendio, kontuan hartzeko; Oianguko parkeko barbakoak itxita egongo dira alarmak iraun bitartean.

· Likido asko edan, bereziki ura, deshidrataziorik gerta ez dakizun. Ez itxaron egarri izan arte edaten hasteko. Saiatu ez hartzen alkohol, kafeina edo azukre gehiegi daukaten edaririk.

· Arin jan (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, fruta eta abar).

· Itxi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.

· Erabili arropa egokia: zabala, arina eta kolore argikoa eta izerditzen uzten duena, baita oinetako erosoak eta freskoak ere.

· Ahal baduzu, ez irten kalera bero gehien dagoen orduetan.

· Atera behar baduzu, estali burua eta betaurreko beltzak erabili; saiatu gerizpean ibiltzen.

· Ariketa fisikoak kanpoan egin behar badituzu, egizu bero gutxien egiten duen orduetan.

· Ibilgailua aparkatuta eta itxita dagoela, ez geratu inoiz barruan eta ez utzi ez pertsonarik ez animaliarik, ibilgailua itzaletan badago ere.

· Arreta handia eduki behar da jaioberriekin eta ume txikiekin, adinakoekin eta beroaren eta deshidratazioaren ondorioz areagotu daitezkeen gaixotasunak dauzkaten pertsonekin, esaterako bihotzeko gaixotasunak.

· Adinakoek, bereziki etxean bakarrik bizi direnek edo menpekoak direnek, babes neurriak hartzeko zailtasunak eduki ditzakete, hori dela eta, senide batek, lagun batek edo auzokide batek egunero bisita egin behar die, eta beharrezkoa bada, gizarte zerbitzuei laguntza eskatu behar diete.

· Medikuari kontsulta egin ordubete baino gehiago luzatzen diren sintomak, tenperatura altuekin lotura daukatenak, edukiz gero (ahultasuna, nekaldia, zorabioak, goragaleak, konortea galtzea,...)

· Sendagaiak leku freskoan jarri, beroak bere konposizioa eta efektua alda baitezake.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

· Norbaitek intsolazioa izan badu (azal gorrixka, beroa eta lehorra; pultsu azkarra, buruko min handia) eraman leku fresko batera, estali burua eta besapeak bustitako konpresa hotzekin, bikarbonatoa duen ur gatzatua eman edateko.

· Konorterik gabe dagoela gonbitoak botatzen baditu, jar iezaiozu burua alde batera eta mantendu arnas bideak libre.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image