Image
Image

2020ko ordainagiriak kitatzeko epea zabalik dago

Herritar guztiei jakinarazten zaie, urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean, borondatezko epean 2020ko ekitaldiko ordainagiriak kitatu ahal izango dituztela Zabor bilketa, Ibi Iraunkorra, Garajerako Sarrerak eta Hilerriko Kanona Errolda Fiskalei dagozkienak.

Zergadunek ordainketak herri honetako edozein Aurrezki Kutxa edo Banketxetan egin ditzakete.

 

Helbideratutako ordainagiriak kontutik pasako dira 2020ko azaroaren 10ean.

Era berean, jakinarazten da erreziboetan ordaintzeko azken eguna 2020/11/10a dela agertzen bada ere, helbideratu gabeko ordainagirietan zergadunek 2020/11/30era arte banku-transferentzia bidez egin ahal izango dutela ordainketa ordainagiri berean adierazitako kontu zenbakian.

Adierazitako epea amaituz gero, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da, ordaindu ez diren kuotak errekarguarekin , berandutza interesekin eta dagozkion kostuekin kobratuko direlarik.

Behin behinean onartuta 2021 ekitaldiko ordenantza fiskalak

Udalbatzak, 2020ko urriaren 13an egindako osoko bilkuraren kideen gehiengoz, erabaki zuen, 2021 ekitaldian erabiltzeko ordenantza fiskalak behin- behineko izaeraz onartzea

 

Aztertu eta erreklamazioak egiteko epea 2020ko abenduaren 1ean bukatzen da

Informazio gehiago:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/10/20/c2005315.pdf

Etxebizitzetan eraginkortasun altuko birgaitzea lortzeko saio praktikoa, ostegunean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako tailerra antolatu du urriak 22, 18:00etan, Udaletxeko Batzar aretoa.

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean.

Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:

  • Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.
  • Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriak 20 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 653 013702
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 10 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro eta musukoa erabili beharko da.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. 2020 urtea amaitu aurretik, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko tailer praktikoez gain, Gipuzkoako udalerrietan beste hainbat tailer ere eskainiko dira, guztiak energiaren aurrezpenarekin eta erabilera jasangarriarekin zerikusia dutenak:

  • Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!
  • Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!
  • Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!
  • Ibilgailuak elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak (tailer berria)

Oria eta Amundarain ibaien garbiketa hasi da

Ordiziako Udalak orain dela bi urte hasitako lanarekin aurrera jarraituko du eta aurten ere, Ordiziako zatiko Oria ibaia eta Amundarain errekaren garbiketa egingo du.

Garbiketa hau egiteko Txukun Lorazaintza S.L. enpresa kontratatu da. Garbiketarekin aste honetan hasi dira eta bi astez luzatuko da garbiketa hau. Oraingo datuak kezkagarriak ere badira. Egun bakarrean, esaterako, 1.000 kilo zabor jaso da. Atzo Amundarain errekaren zatia garbitzen hasi ziren, ibai ertzean kateaturik dauden zaborrak bilduz, bertatik ateraz eta kamioian zabortegira eramanez, gero bertan sailkatzeko eta pisatzeko. Lanak eskuz egingo dira, ez da makinarik sartuko. 

2018an, 3 astetan zehar, Oria eta Amundaraingo lau kilometro eta erdian 8.000 kilo zabor atera zen eta 2019an, epe berdinean, 5.500 kilo atera zen. Ondoren, zabor hau garbigunera eman eta dagokion edukiontzietan sailkatuta utzi zen. Orotara, 13,5 tona zabor gutxiago iritsi zen itsasora.

Ibaiak begiratzean garbiketa urtero egin behar dela argi ikusten da, ibaien ubideak berriro ere zikinak daude, gehienbat plastikoa dago baina hondakinak ere argi ikusten dira.

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUEI KONTRIBUZIOA

2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu (GJH), eta mundu osoan aplikatu beharreko 169 xede. Xede horiek, 2016tik, herrialde guztiek egiten dituzten ahaleginak zuzentzen dituzte, 2030ean mundu jasangarri bat lortzeko eta mundu osoan eragina duten ingurumen, gizarte eta ekonomia arazo larriei aurre egiteko.

Oria ibaia eta Amundarain errekaren garbiketa egingo da 14. Garapen Iraunkorreko Helburua lortzeko: Ozeanoak, Itsasoak eta itsas baliabideak artatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen iraunkorrerako. Ondorioz, ibaietara botatzen den zaborra murriztu egingo da eta bide batez, itsasora iritsiko den zaborra ere murriztu egingo da. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz babestutako ekintza da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image