Image
Image

Herri Bideen inbentarioa osatzeko prozesua hasi da

Ordiziako Udalak Herri bideen inbentarioa osatuko du Sendo Ingeniaritzaren laguntza teknikoarekin. Ostegun honetan, apirilak 21, arratsaldeko 18:00etan, Pleno aretoan proiektua aurkeztuko da eta herritarren parte hartze prozesuaren nondik norakoak zeintzuk izango diren azalduko da.

Trafikoan aldaketak Artzain Egunean

Trafikoan aldaketak bihar. Artzain Egunaren harira, bihar aldaketa batzuk izango dira autobusen geldialdietan. Hala, garraio publikoa ez da herri barrutik igaroko eta geldialdi hauetan ez da geldituko: Bizkaia Pasealekua, Jose Arana , Ordizia eta Urdaneta 40. Geralekuak, beraz, Otegienean eta Urdaneta 78an egingo dira. Halaber trafikoa moztuta egongo da Arana eta Arramendi kale bidegurutzean.

18 eta 35 urte bitartekoei etxebizitzak alokatzeko laguntza ordenantza proiektuari, ekarpenak

18 eta 35 urte bitarteko gazteei etxebizitzak alokatzeko laguntzak ematea arautzen duen ordenantza proiektua egin du Ordiziako Udalak. Horren gainean ekarpenak, alegazioak eta iradokizunak egiteko epea izango duzue apirilaren 27ra bitartean, erregistro bidez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailean. 

Informazio gehiago: Informazio publikoa: 18 eta 35 urte bitarteko gazteei etxebizitzak alokatzeko laguntzak ematea arautzen duen ordenantza

Trans ikusgarritasunaren Eguna

Trans ikusgarritasunaren Eguna dugu gaur. Aurten ere, Ordizian Udaberria Transloratzen, Ordizia Transformatzen zikloa antolatu dugu eta lanketa horretan dihardugu aste hauetan, gizartean dauden errealitate anitzei ikusgarritasuna eman eta horien inguruan hezitzen jarraitzeko. 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image