Image
Image

Informazio saio integralak eskainiko dira urritik abendura

“Ordizian bizi garen eta Ordiziara bizitzera etorri diren guztiok osatzen dugu gure komunitatea”, azaldu du Ainhoa Jimenez, Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak. “Herri berri batera bizitzera joateak dituzten arazoei aurre egiteko, eta ahalik eta erraztasun handiena izateko martxan jarri ditugu informazio saio integral hauek. Baina ez da Ordiziara bizitzera etorri direnentzat bakarrik, gure herriaren inguruko informazioa nahi dutenentzako aproposa da, Ordiziari buruz gehiago jakiteko”, gehitu du.

Ongi etorri Ordiziara! informazio saio integralak, Ordiziako Kultur Aniztasunerako eta Bizikidetzarako I. Planaren barruan kokatzen da. Plan honek duen helburua Ordiziara bizitzera etorritako pertsonei, edo jada bertan zeudenei baina herria ondo ezagutzen ez dutenei, jatorria edozein izanik, herriko baliabide, ohitura, dinamika, azpiegitura eta kulturari buruzko informazioa eskaintzea da. “Garrantzitsua iruditzen zaigu dinamika hauek martxan izatea herriko informazioa herritarrengana helarazteko”, zehaztu du Jimenezek.

Urriaren 11an hasiko dira saio hauek eta abenduaren 1a arte luzatuko dira. Asteazken eta ostiraletan eskainiko dira, 10:00-12:00, Barrena etxeko kultur etxeko 7. gelan. Behar izanez gero, zaintza zerbitzua jarriko da. Izen ematea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean, edo 679 876 779 telefonoan egingo dira.

Hainbat eduki edo atal dituzte informazio saio hauek.

            - Ordiziako historia: euskara eta bere testuingurua, pertsonaia garrantzitsuak, kokapena...

            - Bizi eta elkarbizitza: kultura, festak, gizarte eragileak, parte-hartze prozesuak, herriko azpiegiturak...

            - Baliabide eta zerbitzuak: enplegua, ongizatea, osasuna, arreta bulegoa, zaborren kudeaketa...

            - Extranjeria eta homologazioak

            - Elkarteetan egonaldiak herriko dinamikak barrutik ezagutzeko

            - Herriko baliabide ezberdinak eta txoko adierazgarriak erakusteko bisita gidatua egingo da.

Udalaren izenean, parte-hartze ziurtagiria emango du saioak amaitzean. Saio hauetako ezaugarri garrantzitsu bat Udal Harrera Sareko partaideen parte-hartzea da. Sare honetako partaideak izango dira bertan. Honakoak: Udaleko Kultura, euskara, berdintasuna, udaltzainak, ongizatea, eta zaborren kudeaketako sailak, Ordiziako anbulatorioa, Delikatuz, Lanbide, Sindikatuak, Goieki, SOS arrazakeria eta Bidez bide elkarteak. Hauekin batera, herriko hainbat kirol, kultura eta gizarte ekimeneko elkarteek ere parte hartzen dute.

Majori Kiroldegiko igerilekua zabalik irailaren amaiera arte

Herritarren eskaerei erantzunez, Majori Kiroldegiko kanpoko igerilekua zabalik egongo da irailaren amaiera arte, 24a arte. 13:00etatik 19:30etara egongo da erabilgarri. Kanpoko igerilekuko tabernaren ordutegia 16:00-19:30 izango da. Horrez gain, Kiroldegia zabalik dagoen ordutegian eguzkia hartzeko guneak ere irekita egongo dira.


Abuztuko ordutegiak

Udaletxea irekita egongo da abuztu osoan zehar, hainbat aldaketeten ohiko ordutegian:

- Arreta Zerbitzua: 943 88 58 50 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Ordutegia: 09:00-13:00.
- Ongizatea: 943 80 56 10. Aurretiazko hitzordua behar da. Ordutegia: 9:00-13:00.
- D´elikatuz: 943 88 22 90. Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00). Larunbat, igande eta jai egunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
- Liburutegia: itxita
- Udaltzaingoa: 943 80 56 16 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Astelehenetik ostiralera (06:30-21:30).
- Majori kiroldegia: 943 80 58 80. / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Ordutegia: 09:00-21:00.
- Komunikazioa: itxita

Ordizia Bizi Herria aldizkaria kalean da

Hemen duzue Ordizia Bizi Herria aldizkariko ale berria: Ordizia Bizi Herria uztaila

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image