Image
Image

Azkeneko bono kanpainak ia 145.000 euroko diru sarrerak eragin ditu Ordiziako establezimenduetan

Ordiziako Udalak, bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresei laguntzeko asmoz iazko urte amaieran bono kanpaina berria aurkeztu zuen; 30 euro ordainduz, 50 eurokoa gastua egiteko aukera eskainiz.

Kasu honetan, 50 euroko 1.500 bono jarri ziren salgai eta egun t´erdian amaitu ziren guztiak. Bono horiek abenduaren 31a arte erabiltzeko aukera jarri zen, herriko 74 establezimendutan. Bono hauen bitartez egindako erosketetan lortutako fakturazio 144.298,76€ izan da eta erabilitako 50 euroko bono bakoitzarekin egindako bataz besteko gastua 96,20 eurokoa izan da.

“Bono kanpainak izugarrizko harrera ona izan dute. Ordizia bizia nahi dugu, komertzio eta sektore indartsuekin eta horretan lan izugarria egiten dute gure herriko denda eta establezimenduek. Baina noski, herritarron apustua ere  bertan erostea izatea garrantzizkoa da. Herrian komertzio aukera zabala dugu eta hori oso pozgarria da bai ordiziarrontzat baita ere beste herrietatik etortzen diren pertsonentzat ere”, azaldu du Maitane Alvarez, Ordiziako Udaleko alkateordeak. “Ez genuen espero horren azkar salduko zirenik bono guztiak baina jendea zai zegoen eta segituan agortu ziren. Eguberrietako erosketak egiteko oso baliagarriak izan dira askorentzat bono hauek”.

Azken txanda honetan bonoak erosi zituzten bezeroen %57,93 emakumezkoak eta %42,07 gizonezkoak izan ziren, eta adinari dagokionez 50 eta 70 urte bitarteko bezeroak erosi zituzten bono gehien. “Eskualdeko eta beste herri desberdinetatik gerturatutako herritarrak bonuak erosteko aukera izan bazuten ere, bonu kopuru handiena eskuratu zutenak Ordiziarrak izan ziren, %87,5a”, gehitu du Alvarezek. Beste herrietako bezeroen artean Beasain, Zaldibia, Itsasondo eta Lazkaoko bezeroak izan dira (orden horretan) bonuak gehien erabili dituztenak.

Establezimendu guztietan erabiliak

Salmenta bonuen deialdira 74 establezimendu atxiki ziren, eta saltoki guztietan trukatu da bonoren bat. Parte hartu duten saltokien artean gehien jantzi denden sektorean erabili dira, ondoren ileapaindegi-estetikakoetan eta ostalaritzakoan ere bai.

Aitor Velazquez, Ordizian merkatari elkarteko teknikaria: “Iazko urteko bono kanpaina guztien balorazioa oso positiboa izan da, baita azken honetakoa ere. Merkatariak gustura agertu dira eta herritarrak ere bai”. Gainera, Alvarezek nabarmendu du ebaluazioetan proposamen eta ekarpen berriak ere izan direla eta etorkizuneko bono kanpainetarako kontuan hartuko dira, hobetzeko.

15 tapoi birziklatu erabiliz sortutako Ekomodo koadernoen zozketako emaitzak

Ekomodorekin elkarlanean sortutako koadernoen zozketa amaitu da eta irabazleak Julen Iraola Matxain, Anuska Ibañez Monteagudo, Beñat Murua Sarriegi, Itziar Herzog López, Montse Bea Sánchez, Mari Asun Otaño, Intza Plazaola, Oihana Benito, Lucía Prieto del Valle, Sara Azurmendi Epelde, Ana Milo, Duna Galparsoro Lopetegi, Alex González Rodríguez, Ana Garmendia, Carolina Noguera eta Aloña Petryk izan dira.

Ekomodo enpresarekin elkarlana ez da berria. Iazko Hondakinen Prebentzio astearen baitan, urtean zehar egindako tapoi bilketarekin sortutako aulkiak sortu ziren eta Jabekuntza Eskolako Plazan kokatu ziren kolore morekoak diren aulkiak.

"Ekonomia zirkularraren printzipioak oinarri ditugu. Aurretik Zuhaiztin jarri genuen tapoi birziklatuz egindako lehen aulkia, kolore urdinekoa eta azkena kolore morekoa izan da", adierazi du Maitane Alvarez alkateordeak.

"Hondakinak ahalik eta gutxien sortzeko apustua egin behar dugu, baina sortzen diren horiei beste erabilera batzuk ematearen aldekoa ere bai. 3.500 tapoi erabili dira aulki bakoitza sortzeko eta gogoratu oraindik ere tapoiak Barrenan, ikastetxeetan, Majori-Altamira kiroldegian eta Zuhaiztin jasotzen dira”. Horrez gain, koadernoak ere sortu genituen, gehitu du alkateordeak. Koaderno bakoitzak 15 tapoi birziklatu ditu eta orain zozketan parte hartu dutenek horiez gozatzeko aukera izango dute.

Garbiketa lanekin jarraitzen dugu

Herriko garbiketa zein berrikuntza lanekin jarraitzen dugu, herrigune zein auzoetan.

Majori Kiroldegia osotasunean zabalik

Majori-Altamira kiroldegiko igerilekuan kloro isuria egon zen astelehen arratsaldean, urtarrilak 9. Bertan zeuden pertsonak hartatu zituzten osasun profesionalek eta kiroldegia itxi egin zen.

Astearte goizean suhiltzaileak bertan izan dira neurketak eginez eta dagoeneko zabalik dago, sauna, igerilekua eta igerilekuen aldagelak izan ezik. Igerilekuko aldageletan utzitako norberaren gauzak 11:00etatik aurrera jasotzeko aukera izan da, gainontzekoek kiroldegia zabaltzean.

Asteazkenean goizeko 07:00etan zabalduko dira Majori-Altamira kiroldegiko igerilekua, sauna eta igerilekuen aldagelak. Azken neurketek datu onak eman dituzte eta nahiz eta ez dagoen kloro arrastorik, zuhurtziaz eta segurtasunez jokatuz astearte arratsaldean itxita mantenduko da gune hau.

Majori-Altamira kiroldegiko gas isurketa

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image