Image
Image

Zabor bilketari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epea

2022ko bigarren hiruhilabeteko zabor bilketari dagokiozkion ordainagiriak borondatezko epeak ordaindu daitezke abuztuaren 1era arte. Helbideratutako ordainagiriak egun horretan kargatuko dira. 

Informazioa

 

Laura Sanz ordiziarraren kartela izango da Santa Ana jaietako programaren azala

Aurtengo Ordiziako Santa Ana jaiak iragartzeko kartelak badu irabazlea. Laura Sanz Fernandez ordiziarraren proposamenak irabazi du. Guztira 52 lan aurkeztu dira. “Parte hartzea handia izan da, eta lanen kalitatea ere bai. Oso pozik gaude izan dugun erantzunarekin eta aukeratutako lanarekin”, zehaztu dute Itsaso Muñoz, komunikazio eta parte hartze zinegotziak. "Orain dela 28 urtetik ez zen festetako programaren azala aukeratzeko lehiaketa egiten, eta guretzako garrantzitsua zen aukera hori herritarrengana zabaltzea", gehitu du.

Sanz oso pozik agertu da emaitzarekin: "lehenengo aldia da lehiaketa batera aurkezten naizela. Egia esan argi neukan zer zen transmititu nahi nuena, eta elementu gehiegirekin ez nuela egin nahi; hau da, kartela argia eta garbia izatea. Aukeratutako elementuak festak ordezkatzen dituztenak dira, hala nola, tanborrada, kuadrila eguna eta txaranga". Elementuak berak egin ditu eskuz: "ia astebete eman nuen elementu guztiak eskuz egiten, buztin polimerikoz eginak dira. Ondoren, argazkia atera nuen eta hor ere saiakera pila bat egin nituen nahi nuena lortu arte". 

Saria 500 eurokoa izango da eta etxebizitzetara bidaliko den programako azalean agertuko da. 

[Kontsulta publikoa] Dirulaguntzen ordenantza arautzeko ordenantzaren elaborazio prozesua

KONTSULTA PUBLIKOA: ORDIZIAKO UDALEKO DIRULAGUNTZEN ORDENANTZA ARAUTZEKO ORDENANTZAREN ELABORAZIO PROZESUAN

 Administrazio Publikoen Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 133. artikuluan ezartzen duenez, ordenantza proiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratu behar da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, etorkizuneko arauak ukitu ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek euren ekarpenak egin ditzaten. Hori horrela, Ordiziako Udaleko Dirulaguntzak arautzeko Ordenantza arautzailearen elaborazio prozesuan, kontsulta publiko hau egiten da.

Modu honetan, eta arauzko proiektua egin aurretik, ukituak izan daitezkeen herritarrei eta antolakunderik ordezkagarrienei dei egiten zaie, etorkizuneko arau honen gain euren ekarpenak egin ditzaten.

Ekarpenak, alegazioak edota iradokizunak egin daitezke iragarkia udalaren web orrian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita 7 egun balioduneko epean. Hau da, 2022ko ekainaren 30etik 2022ko uztailaren 8ra, biak barne.

Hori horrela, ekarpenak hurrengo helbide elektronikoan egin daitezke: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Jarraian, arauketa honekin konpondu nahi diren arazoak, berau onartzeko beharra eta egokitasuna, nahiz helburuak zein diren zehaztuko dira.

ONARTZEAREN BEHARRA ETA EGOKITASUNA

Ordenantza honekin egun Ordiziako Udalean indarrean dagoen Dirulaguntzen Ordenantza berrikusi nahi da, 2013. urtetik eman diren araudi aldaketak medio, aipatu xedapena egungo legedi-markora egokitze aldera.

KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK ETA HELBURUA:  

Ordiziako Udaleko Osoko Bilkurak 2013. urtean Dirulaguntzen Ordenantza onartu zuen. Nolanahi ere, Ordenantza hau egingo araudiara egokitzeko beharra ikusi da, modu honetan, dirulaguntzak ematerakoan prozesu argiagoa ezartze aldera, hala norgehiagoka bidezko dirulaguntzekin, nola izendunekin, onuradunen betebeharrak, jasotako dirulaguntzaren justifikazioa, etab.

Ekaineko osoko bilkura, bihar

Ostegunean, ekainak 30, ekaineko osoko bilkura egingo da Udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan.

1.- 2022ko maiatzaren 26ko udalbatzarrak egindako batzarraren akta zirriborroa onartzea.

2.- Ordiziako udaleko etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal araudi eta prezio publikoa arautzen duen aldaketaren hasierako onarpena ematea. 

3.- Arranomendiko Granja San Isidrotik Senperera jaisten den bidearen konponketaren obra zergetan hobaria ematea.

4.- Maiatzeko Alkatetzako ebazpenen berri ematea.

5.- Kontu-hartzailearen ingerak, apirila eta maiatzean egindako kontratuei buruzkoa.

6.- Alkatetzaren 2022/0645 ebazpena irregulartasun egoeran dauden kontratuak ordaintzeko agindua emanez.

7.- Kontu-hartzailearen ingerak, eraikinen zahar-berritze dirulaguntzei buruzkoa.

8.- Alkatetzaren 2022/0648 ebazpena zahar-berritze dirulaguntzak ordaintzeko agindua emanez

9.- Kontu-hartzailearen ingerak, Ordiziako Musika Eskola SL-ri ordainketei buruzkoa

10.- Alkatetzaren 2022/0708 ebazpena Ordiziako Musika Eskola SL-ri ordaintzeko agindua emanez.

11.- Kontu-hartzailearen ingerak, apirila, maiatza eta ekainean zehar irregulartasun egoeran dauden kontratuei buruzkoak.

12.- Alkatetzaren 2022/0745 ebazpena irregulartasun egoeran dauden kontratuak ordaintzeko agindua emanez.

13.- Galde-erreguak.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image