Image
Image

[Adierazpena] Asteburuetan gauetako jokabideen aurrean

Ordiziako Udalbatzak kezka adierazi nahi du azken asteburuetan Barrenako parkean bereziki, baina baita herriko beste hainbat eremutan ere, gauez ematen ari diren jokabideen inguruan.

Jende pilaketa handiak, bizilagunen deskantsua galarazten duen musika ozena, eta bilkura ondoren biharamunean topatzen dugun zabor mordoa. Udal langileak ezinean aritu behar izaten dira hondakinak jasotzeko, eta lorategietan barrena apurtutako beirazko botilen hondarrak geratzen dira, biharamunean haurrak jolasean dabiltzan lekuetan.

COVID19ak gure bizitzak errotik aldarazi ditu, eta urte bete baino gehiago daramagu neurri bereziekin bizitzen. Ulertu liteke elkartzeko gogoa, baina ordiziarrak ere oraindik hiltzen ari dira gaixotasunaren ondorioz. Parkean dabiltzanak, gure seme-alabak, senitartekoak, bizilagunak edo lagunak dira, eta horregatik, dei egin nahiko genieke ordiziar guztiei denon artean bizilagunenganako errespetua berma dezagun, sortzen ditugun hondakinak jasotzea eta birusaren zabalkundea ekiditen duten segurtasun neurriak betetzea.

* Adierazpen hau, indarrean dauden neurrien gogorarazpenarekin batera bando moduan jarriko da atari guztietan.

Ostegun honetan, osoko bilkura

Ostegun honetan, maiatzak 27, 18:00etan Osoko bilkura egingo da Udaletxeko batzar aretoan. 

Gai-ordena:

1- 2021eko martxoaren 25eko udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

2- 2021eko apirilaren 29ko udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

3- Goierriko Ekimena SA Sozietatearen kapital handitzeagatiko lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egitea eta bere Estatutu Sozialen 5. artikuluaren aldaketa onartzea. (2021IFUO0001).

4- J.A.S.A bitarteko funtzionarioak egindako norberaren konturako jarduera pribatuan aritzeko bateragarritasun aitortzaren eskaera ezesteko proposamena. (2021SLAB0002)

5- Adierazpen instituzionala maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

6- Podemos Ordizia Ahal Dugu taldeak aurkeztutako proposamena “Kalean dauden pertsonen eskubideak defendatzeko” buruzkoa.

7- Podemos Ordizia Ahal Duguk proposatutako adierazpen instituzionala hilerokoaren pobreziarekin amaitzeko maiatzak 28an ospatzen den Emakumeen Osasunaren aldeko ekintzen Nazioarteko Eguna dela-eta.

8- Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak aldatzen dituen Dekretuaren berri ematea (2020/0623 Dekretua ordezkatzen duen 2021/0622 Dekretua).

9- Apirilean zehar onartutako Alkatetzako dekretuen berri ematea.

10- Galde-erreguak.

[Agenda] Bizi maiatza

Hemen duzue maiatzeko agenda: Bizi Maiatza 2021

Maiatzaren 5ean egingo da Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena

Oiangun egingo da ekitaldia, edukiera mugatuarekin

Ordiziako Udalak jakinarazten du, datorren asteazkenean, maiatzak 5, egingo dela XXVII, Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta mozketa. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Oianguko parkean. Edukiera mugatua izango du: gonbidatu eta komunikabide gutxietara bideratuko da.   

Jakitea elkarteak ebakiko du gazta

2021eko Idiazabal gazta berriaren ebakiera, urtero legez, gure gazta sustatuko duen pertsonaia edo elkarte batek burutzen du, eta aurtengoan, sukaldaritza tradizionala sustatzen duen Jakitea Elkarteak egingo du.

Jakitea Elkartea betiko sukaldaritza, gure betiko euskal sukaldaritzak sortutako platerak eta bere tradizioari mantentzen dioten sukaldariak indartzeko eta sustatzeko helburuekin jaio zen. Aurreko helburuei heltzeko oinarria kalitatezko produktuetan hartzen dute, inguruko ekoizleak, Km 0ko produktuak eta jatorrizko produktuak erabiltzen dituzte.

Aitortza Ustarrozi

Aurtengo ekitaldian ez da ohiko omenaldirik eskainiko, baina hamazazpi urteko jardunaren ondoren Idiazabal Jatorri Izendapenaren lehendakaritza utzi duen Joxe Mari Ustarrozi aitortza ekitaldi xume bat egingo zaio Ordiziako Udalaren eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiaren aldetik.

 Erregulartasun sariak

Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak iragan urteko ekoizpenaren datuak emango ditu eta artzain eta gaztandegi erregularrenak sarituko ditu. Kontseilu Erregulatzaileak 2020 urtean  bere kalitate eta erregulartasunagatik gazta egile hauek saritzea erabaki du:

 Artzain ekoizle saritua: Ander Barandiaran Mujika (Gaztañaditxulo, Idiazabal)

Ander Barandiaranek Goierriko Idiazabal herrian egiten ditu bere gaztak, larre eta basoz inguratuta, Gaztañaditxulo baserriak duen nortasunaz jantzia. Arbasoen usadioak mantenduz eta berrikuntzarekin uztartuz, ingurugiroarekiko jasangarritasunean esne kalitate gorenena lortzea da gaztandegi txiki honen helburua. Gazta bakoitza  egindako lanaren, esfortzuaren eta bere zaporearen atzean dagoen bizimodu eta pasioaren emaitza delarik, artzaintzarena alegia.

Gaztandegi saritua: Goiburu Gaztandegia, Idiazabal.

Abel Goiburuk, Idiazabalen du gaztandegia. Abelek bere familiatik hartu du artzaintza eta gaztagintzaren testigua. Juanak eta Domingok haien bizitza osoa Idiazabal gazta munduan pasatu ostean, haien jakintza eta kalitatezko errezeta semeari utzi diote. Izendapenetik garrantzia handia ematen diogu kasu hauei; non ezagutzen transmisio familiarra uztartzeaz gain, lan onaren eta arrakastaren aldeko apustua egiten den belaunaldi berrietan. 

Gazta berriaren mozketaren inguruan informazio gehiago hemen duzue eskuragarri: https://www.ordiziakoazoka.eus/azoka-bereziak/artzai-eguna/historia

OHARRA: Kontuan izan aurtengo ekitaldiak edukiera mugatua izango duela, eta komunikabide, gonbidatu eta ordezkari gutxi batzuetara bideratuta izango dela ekitaldia. Izena ematea beharrezkoa izango da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. Bestalde, momentuan indarrean dauden neurriak beteko dira, eta unean uneko erabakiak hartu.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image