Image
Image

2023ko ordenantza fiskalak

Urriaren 13an, osteguna, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan ez-ohiko osoko bilkura egin zen, eta bertan 2023 urterako ordenantza fiskalak onartu dira.

Gauzak horrela, honako zerga hauek ez dute aldaketarik jasoko datorren urtean eta izoztu egingo dira: ondasun higiezinen gaineko zerga, udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko zerga, eraikuntza, instalazio, eta obren gaineko zerga, hiri-lurrek irabazitako balioaren gaineko zerga, erabilera pribatiboko edo herriko jabetza publikoa modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituena.

Aho batez onartutako salbuespen bat izango da tasa eta zergetan: zabor bilketa tasa prezioa eguneratu egingo da %5a igota. Batezbeste, urtean, sei euroko igoera izango da. Hala ere, 100%ko hobaria eskainiko da gaitasun ekonomikoagatik.

Hobariak energia berriztagarriengatik

Eraginkortasun energetikoa helburu duten birgaikuntza lanentzat %75eko hobaria ezartzea B motako energia etiketa lortzen bada, eta %95eko hobaria A motako energia etiketa lortzen bada. Aipatu hobaria aplikatu da, bakar bakarrik, indarrean dagoen legediaren arabera derrigorrez inbertitu behar ez diren kopuruen gainean.

Hemen osoko bilkura: Ordenantza fiskalak 2023

Aparte eta presazko batzarra

1.- 2023ko ekitaldian aplikagarriak izango diren Ordenantza Fiskalak behin-behineko izaerarekin onartzea. (2022SORF0002)

2.- Ordizia Lantzen S.A.k Ordiziako Udalari egindako mailegu izaerako ekarpen eskaeraren onarpena eta hau finantzatzeko kreditu aldaketaren onarpena. (2022ICAD0005) 

Azoka, bihar

Aste honetako azoka  asteartean, urriak 11, ospatuko dugu.


[Lan eskaintza] Elektrikari ofiziala, bi igeltsero ofizial eta igeltsero peoia

LAN ESKAINTZA. Ordiziako Udalak elektrikari ofiziala, bi igeltsero ofizial eta igeltsero peoi postuak eskainiko ditu 6 hilabeterako. Izen emateak Lanbide bidez egin behar dira, urriaren 10a baino lehen: https://labur.eus/WEKjF

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image