Bozeramaleen Mahaiaren Adierazpena
Ordiziako udalerrian pasa den asteburuan eman diren eraso sexisten aurrean,
Ordiziako Udalak, Bozeramale Batzordearen bitartez, honako puntu hauek publiko egin nahi ditu:
1.a- Ordiziako Udalak bere gaitzespena adierazten du eraso sexista hauen aurrean, eta horrekin batera laguntza eta elkartasuna adierazten dizkio eraso jasan dituzten emakumeei.
2.a- Ordiziako Udalaren iritzia da indarkeria matxista ez dela soilik eraso fisikoa edo bortxaketa. Aitzitik, bestelako adierazpenak ere indarkeria matxistaren erakusgarri dira: sexu-jazarpenak, onarpenik gabeko ukipenak eta musuak, hitz edo begirada iraingarriak, jokaera astunak, xantaia egitea harreman sexualak lortze aldera...
3.a- Ordiziako Udalak herritarrei dei egiten die berea bailitzen hartzeko indarkeria onartezin honen kontrako borroka eta egunero erne egon eta konpromisoa har dezatela hori jasaten duten emakumeei laguntza eskintzeko eta beraiekin solidarizatzeko.