Image
Image

KONTSUMORAKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA ZUHAIZTI ZENTROAN

ArgazkiaBina hitzaldi eta tailer praktiko egingo dituzte gaurtik ostegunera bitarte, eta ostiralean irteera bat

Ordiziako Zuhaizti zentro sozialean Kontsumorako prestakuntza izeneko zikloa egingo dute aste honetan. Programa hau Kontsumobide euskal institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu dute, adineko pertsonei kontsumo joeren berri eman eta argibideak emateko. Bina hitzaldi eta tailer praktiko izango dira gaurtik ostegunera bitartean, eta ostiralean bisita bat egingo da Kristina Enea Fundaziora.

GARAPENERAKO LANKIDETZA LAGUNTZAK BANATU DITU ORDIZIAKO UDALAK

2013-12-17 GKEei diru laguntzakGKE Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean 77.672 euro banatu ditu udalak

Ordiziako Udalak garapenerako lankidetza laguntzak banatu dizkie GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeei, gaur eguerdian udaletxeko pleno aretoan egin den ekitaldian. Guztira 15 proiektu aurkeztu dira, eta horietako zortziri diru laguntza ematea onartu zuen azaroaren 28ko osoko bilkurak, 77.672 euro guztira.

‘SASKI SOLIDARIOA’, BEHAR GEHIEN DUTENENTZAT

2013-12-17 Saski solidarioaHerriko ikastetxeak, Zuhaizti gizarte zentroa eta Ordiziako Udala elkarlanean garatu dute 'Hiri Hezitzailea' proiektuaren barruko ekimen hori

Bigarren urtez 'Saski solidarioa' izeneko ekimena ari dira aurrera eramaten Urdaneta-Oianguren eta Jakintza ikastetxeak, Zuhaizti gizarte zentroa eta Ordiziako Udala. 'Hiri hezitzailea' proiektuaren barruko kanpaina honen helburua behar gehien duten pertsonei laguntzeko elikagaiak biltzea da. Bildutako elikagai guztiak Caritasi emango dizkiote ekimena bukatzen dutenean.

MIGRANTEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ordizia koloreBihar asteazkena, 11:30ean, kontzentrazio bat egingo da Nikolas Lekuona plazan

Jatorri ezberdinetako etorkinek antolatuta, bihar, abenduak 18, Migranteen Nazioarteko Eguna izanik, kontzentrazio txiki bat egingo da Barrena Kultur Etxeko plazatxoan Ordiziako migratzaile guztiak omenduz.

Beraz, herritar eta eragile guztiak gonbidatuta zaudete bertaratu eta elkarrekin une hori konpartitzeko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image