2013-12-14 Ordizian elikatuzOrdizian elkarteak eta Elikagaien Bankuak antolatu dute kanpaina, Ordiziako Udalaren laguntzarekin

Abenduaren 14an elikagaiak biltzeko kanpaina egingo da Plaza Nagusian, 10:00etatik 20:00etara. 'Ordizian elikatuz' izeneko ekimena Ordizian elkarteak eta Elikagaien Bankuak antolatu dute Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Arroza, pasta, lekak, azukrea eta kontserbak dira eraman beharreko elikagaiak, eta parte hartzaile guztiek laguntzaile izan direla adieraziko duen txartel bat jasoko dute. Ordizian elkarteko zenbait saltokitan %5eko deskontua lortuko dute erosketak egiterakoan txartel hori trukatzen dutenek.