2013-12-17 GKEei diru laguntzakGKE Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean 77.672 euro banatu ditu udalak

Ordiziako Udalak garapenerako lankidetza laguntzak banatu dizkie GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeei, gaur eguerdian udaletxeko pleno aretoan egin den ekitaldian. Guztira 15 proiektu aurkeztu dira, eta horietako zortziri diru laguntza ematea onartu zuen azaroaren 28ko osoko bilkurak, 77.672 euro guztira.

Horietako batek, ordea, Phagma Drölma erakundeak, uko egin dio azken orduan laguntza jasotzeari, Tibeten zuten kontaktoarekin izandako arazo batzuk direla medio. Erakunde horri zegokion dirua Calcuta Ondoan erakundeak jasoko du, Hasiera batean laguntza ukatu zitzaien erakundeen artean hark baitu puntuaziorik handiena. Hurrengo plenoak berretsiko du Calcuta Ondoan erakundeari eman beharreko laguntza.

Ondorengo erakundeak eta proiektuak lagunduko ditu diruz Ordiziako Udalak:

1- MEDICOS MUNDI GIPUZKOA. Gujarat-eko hegoaldeko landa guneetan bizi diren tribuetan mespretxatuta dauden emakumeen elkarteen indartzea. India
Diru-laguntza: 8.970,77 euro

2- PHAGMA DRoLMA, TIBETAR HERRIAREKIKO ELKARTASUN ELKARTEA. Emakumeak, garapena eta ingurumena: komunitate tibetar ahulenak lehen planoan- Phuntsokling (II. Fasea). Tibet.
Diru-laguntza: 9.592,5 euro (UKO EGIN DIO LAGUNTZARI)

3- MUGEN GAINETIK. Guatemalako komunitate indigena eta nekazaritza komunitateetan garapen justu eta iraunkor baterako alternatibak sustatzea. Guatemala.
Diru-laguntza: 10.550,6 euros

4- NAZIOARTEKO ELKARTASUNA. Chinandega iparraldeko emakume antolatuak: planetatik ekintzetara. Nikaragua
Diru-laguntza: 8.799,76 euro

5- TAUPADAK. Emakume indigenei babesa ematea haien familien elikagai segurtasuna bermatzeko. Bolivia.
Diru-laguntza: 8.145,59 euro

6- FUNDACION MUNDUBAT-MUNDUBAT FUNDAZIOA. Emakumezko mesoamerikarren sareko parte diren emakumeak indartzea eragile lanak egin ditzaten (Bigarren fasea). El Salvador
Diru-laguntza: 10.450,05 euros

7- BAKERAKO LANKIDETZA BATZARREA - ASAMBLEA DE COOPERACION POR LA PAZ y
APROCSAL. Santa Tecla udalerriko 10 komunitateetan oinarrizko sexu eta ugalketa osasun zerbitzuen eskuragarritasun baldintzak hobetzea. El Salvador.
Diru-laguntza: 10.559,54 euro

8- EUSKAL HERRIKO SERSO SAN VIATOR. Neska-mutilak eta helduak eskolaratzea. Burkina-Faso
Diru-laguntza: 10.560 euro

Ondoren aipatzen diren erakundeek aurkeztutako eskaerak ukatu dira:

1- NAZIOARTEKO SOLIDARITZAKO FUNDAZIOA MARIAREN LAGUNDIA - FUNDACIÓN
INTERNACIONAL DE SOLIDARIDAD COMPAÑÍA DE MARIA. Haurren lehen hezkuntzarako eskubidea bermatzea. Congoko Errepublika Demokratikoa.

2- CALCUTA ONDOAN. Bulnerabilitate arrisku handiko pertsonentzako harrera integrala eta erreabilitazioa, 24, S.Paraganas eskualdeko nekazari- ingurunean. Calcuta, India.
Diru-laguntza: 9.592,5 euro (LAGUNTZA JASOKO DU AZKENEAN)

3- GIPUZKOAKO OSCAR ROMERO SOLIDARITZA BATZORDEA. Eskolaurreko adina duten
haurren eskolaratzea sustatzea eta generoagatiko bazterketa gutxitzea Centro Escolar Canton El Rodeo ikastetxean, Tacuba udalerrian. El Salvador.

4- MANOS UNIDAS. Kara eskualdeko landa-herrietan ur edangarria izateko aukera areagotzea eta saneamendua hobetzea. Togo.

5- ACTIV@S POR UN MUNDO SOLIDARIO AMS-MSH MUNDU SOLIDARIOA HELBURU.
Gaitasun urrituak dituzten gazteen integrazioa lortzea Diriamban. Nikaragua.

6- ROPKA. Nangchen- Tibet Konderriko baserrritar eta nomaden osasunerako eskubidearen sustapena, Tibetar Medikuntza Tradizionalaren indartzearen bidez eta kultura eta ekosistema tibetarraren babesaren bidez.

7- TXIMELAGUA. Saltoka proiektua: fisioterapia pediatrikoa Nikaraguan.