2013-10-23 Ongi etorri Ordiziara aurkezpenaEtxetik eramandako objektuak trukatuko dituzte ekimenean parte hatzen dutenek

Eguberriak gertu daudela eta, datorren larunbatean, hilaren 14an, 16:00etan, Kolore-truk merkatu txikia egingo da Zuhaizti zentro sozialean, Ordizia Kolore ekimenaren barrruan. Ekintza hau, interesa duen edonori zuzendua dago. Norberak etxetik jada balio ez dion, baina egoera txukunean dagoen objektu bat eraman eta beste batenarekin trukatuko du. Ezer eramaten ez duenak musu truk jasoko du objektua.