OHZ ORDAINTZEKO HOBARIA FAMILIA UGARIENTZAT
Laguntzak %75 eta 50 artekoak izango dira
Ordiziako Udalak, 2016ko urteari dagokion Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea otsailaren 29ra arte zabaldu du. Familia ugariei zuzendutako hobaria da eta %50ekoa da hiru seme-alaba dituzten familientzat eta %75ekoa hiru baino gehiago dituztenentzat. Era berean, hobaria ohiko etxebizitzari aplikatuko zaio bakarrik, 150.000 euroko gehienezko katastro-balioraino. Eta familia osoaren2014ko errenta, 80.000 eurotik beherakoa izan beharko da.