2014-02-17 ibilgailuzerga Martxoaren 1etik apirilaren 10era ordaindu ahal izango da, borondatezko epean

Ordiziako Udalak herritar guztiei jakinarazten die 2014ko martxoaren 1etik 2014ko apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2014ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak. Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak 2014ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira.

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

OHARRA: Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta martxoaren 25a baino lehen finantza erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasotzen ez badute, Herritarren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.