Uda ostean 2017koak prestatzeko lan mahaia sustatuko da

Udalbatzak aurreko astean 2016 ekitaldiari dagokion aurrekontua onartu zuen. Hauek EAJ-PNV eta PSEren gobernu akordioari erantzuten diote. Aurrekontua 14.763.398 eurokoa da, San Jose Egoitza, Majori Kiroldegia, Herri Antzokia eta Ordizia Lantzen erakunde autonomoei egiten zaien ekarpena eta inbertsioetarako zuzentzen diren 457.270 euro kontuan izanda.    Kontu hauek ondorengo lau oinarri dituzte:  Egonkortasuna, herritarren partaidetza,  alderdi politikoen ekarpenak eta berrikuntza. Helburua Ordizia hobetzea dute. Jose Miguel Santamaria alkateak,  Jose Ignacio Iturrioz eta Iñaki Dubreuil zinegotziek kontuen azpimarragarriena eman dute ezagutzera.

‘Aurrekontuak  baditugu, halako batean. Udal gobernuak arduraz jokatu du hasieratik. Udalbatzan esan genuen bezala, aurrekontuak lehenago onartzea bazeuden, lehen momentutik proposamen ireki bat alderdi guztiei eskaini genielako. Berez, apirileko Bilkurara eraman genuen proposamena maiatzean onartu dugunarekin alderatuz, %0,24ko diferentzia du. Zentzu honetan ez dugu joko politikoa egin’, argitu du lehenik alkateak.

 

Orekatua, parte-hartzailea, partekatua eta berritzailea 

Aurrekontuak hainbat irizpide bete behar ditu orekatua eta jasangarria izan dadin eta defizit publikoa bete dezan, eta irizpide horietan oinarrituta dago.

Aurrekontu parte-hartzailea da, izan ere diru-kopuru horren zati bat inbertsioetara eta herritarrek hautatu dituzten programetara bideratuko da.  Hori guztia auzoetan eta Aholku Batzordeetan egin zen partaidetza prozesuan aurkeztu ziren proposamenen bidez egin da.

Mahaietara 186 pertsona gerturatu ziren eta Ordizia hobetzeko ia 300 ideia jaso ziren.  Ideia horiek hiru zutabe nagusitan sailkatuta daude:  Inbertsioak, hiri-mantenua eta proiektu sozialak, kultur eta kirol proiektuak.  Ia 80k eragin zuzena dute udaleko aurrekontuetan edo ekintza planetan aurten.

Hirigintza-jarduketarekin lotutako herritarren ekarpenak batez ere asfaltatze-lanak dira eta espaloiak hobetzekoak.  Lan hauetarako 210.000 euro bideratuko dira, eta 20.000 euro  erabiliko dira espaloietan ez irristatzeko tratamendua emateko. 

Herritarrek osasunarekiko, batez ere alkohola eta droga kontsumoari lotuta, eta enpleguarekiko kezka ere adierazi dute.  Lehenengo kasuan, droga-mendekotasunerako plan berri bat ipiniko da martxan eta bigarren kasuan enplegua sustatzeko plan bat, ezagutzera emango diren ekintza berriekin. 

Aldizka bilerak egiten dituzten herritarren partaidetza guneetan ere, hau da , Aholku batzordeetan ere, ekarpenak egin dituzte. Hortik abiatuta gizarte zerbitzuetako plan estrategiko bat egiteko beharra atera zen eta horretarako dira 21.780 euro.  Majoriren etorkizuna islatuko duen proiektua bat ere bada.   Honetarako aurreikusi den kopurua 60.000 eurokoa da.

Aurrekontua partekatutakoa da.  Hau da, oposizioko bi alderdi politikoen proposamenak jasotzen ditu, EH Bildu eta Podemoseko Ordizia Orain herri kandidatura. Horrela, gastu arruntean, etxebizitzen alokairu sozialaren programako partidan 23.000 euro gehitu dira, etxebizitzak berritzeko laguntzetan 10.000 euro, 3.000 euro Gure Esku Dago ekimenerako dira, 6.000 etxebizitza desjabetuei laguntzeko eta 4.000 euro gehiago bideratu dira Bake eta Bizikidetzarako ekintzetarako.  

Hasieran esan bezala, aurrekontu parte-hartzaile eta partekatu batzuk egin ditugu, baina baita berritzaileak ere.  Izan ere, mendekotasunari aurre egiteko plan berri bat, bake eta bizikidetzarako plan bat, Gizarte Ongizatearen inguruko plan estrategikoa eta enplegua sustatzeko plan bat barneratzen ditu.

 

Inbertsioetako 457.270  euro guztira

Inbertsioak bi zatitan banatzen dira, ekitaldiko aurrekontuan doazenak, aipatutako kopurua. Udal gobernuak apirileko osoko bilkurarako eraman zuen proposamenarekin funtsean ez daude aldaketarik.

Eta, beste alde batetik, maiatzeko bilkuran kreditua gehitzeko onartutako espediente baten bidez 2015ko soberakina parte batekin, 647.000 € hain zuzen ere, hainbat proiektu finantzatuko ditu Udalak.  Zatirik garrantzitsuena, 133.722 euro, atez ateko sistemaren aldaketarako da.

Hauek denak kudeatuko dira orain, baina 2017ko aurrekontuak egiteko prozesua azkarrago adosteko lanketa ere berandu baino lehen egingo da. Hala, uda ondoren hurrengo ekitaldiko aurrekontua aztertuko duen lan-mahaia sustatuko dela aurreratu dute udal arduradunek.