Image
Image

AURREKONTU PARTE HARTZAILEEN BILERA

aurrekontuakBizilagunek 100.000€ zertan gastatu nahi dituzten erabakiko da

Urtarrilaren 9an Aurrekontu parte hartzaileen bilera egin zen Udaletxeko pleno aretoan,  bizilagunek 100.000€ zertan inbertituko lituzketen jakiteko. Auzoz auzo egin ziren proposamenak plenarioan jaso ziren.

Datorren asteazkenean, otsailaren 6an, bigarren bilera egingo da bizilagunekin, arratsaldeko 19etan, leku berean.  Helburua da aurrez egindako proposamenen balorazio ekonomikoak ezagutzera ematea eta aurreikusita dauden 100.000€ horiek zertan gastatu zehaztea.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN HOBARIA

familia-numerosa-280Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea ireki da

 Jakinarazpena jaso ez duten Familia Ugariei gogorazten zaie 2013ko Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea, datorren otsailaren 15ean amaituko dela. Informazio gehiago nahi izanez gero; deitu telefono zenbaki honetara: 943885850.

2013KO ZERGA ETA TASEN EGUTEGIA

imagenes22379a1

2013ko Zergen egutegi fiskala  

Ordiziako udalerriko zergapekoei jakitera ematen zaie 2013ko urtealdiari dagokion Zergen Egutegi Fiskala eta, bertan, zergei eta tasei dagozkien kopuru horien ordainketak egiteko epeak ezartzen dira. Atxikitako dokumentuan egutegia ikusgai dago.

pdf2013ko zerga eta tasen ordainketa epeak

Informazio gehiago nahi izanez gero, 2013rako onartu ziren udal zerga eta tasen inguruko datuak kontsultatzeko aukera hemen: http://ow.ly/gvwxg


AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK (URTARRILAK 9)

hartu hitza 02Zertan gastatuko zenituzke 100.000€?

Zure auzoa hobetzeko proposamenak dituzula? Zatoz eta inbertsioetako diru partida hau guztion artean erabaki dezagun!

Bildu gobernura iritsi zenetik partaidetza izan da bere erronka nagusienetako bat, baina, errealitatea bat da parte-hartze kulturan hasi-berriak garenez, herritarron gehiengoa ez gaudela parte-hartzeko dinamika berri hauetara ohituta. Halere, Bilduk urte t´erdi honetan partaidetza hainbat gaietan jorratu du eta pixkanaka partaidetza-kultura zabaltzen ari da herrian.

Nola erabaki dezaket zertan gastatu dirua? Bi bileretan parte hartuz!
Bat, Urtarrilaren 9an arratsaldeko 19:00etan Pleno Aretoan eta bigarrena bilera horretan erabakiko da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image