2013. URTEKO TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

IbilgailuHelbideratutako ordainagiriak 2013ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira

Herritar guztiei jakinarazten zaie 2013ko martxoaren 1aetik 2013ko apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2013. urteko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak.

Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke.

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

OHARRA: Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta martxoaren 25a baino lehen finantz erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasotzen ez badute, Herritarren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.