hartu hitza 02Zertan gastatuko zenituzke 100.000€?

Zure auzoa hobetzeko proposamenak dituzula? Zatoz eta inbertsioetako diru partida hau guztion artean erabaki dezagun!

Bildu gobernura iritsi zenetik partaidetza izan da bere erronka nagusienetako bat, baina, errealitatea bat da parte-hartze kulturan hasi-berriak garenez, herritarron gehiengoa ez gaudela parte-hartzeko dinamika berri hauetara ohituta. Halere, Bilduk urte t´erdi honetan partaidetza hainbat gaietan jorratu du eta pixkanaka partaidetza-kultura zabaltzen ari da herrian.

Nola erabaki dezaket zertan gastatu dirua? Bi bileretan parte hartuz!
Bat, Urtarrilaren 9an arratsaldeko 19:00etan Pleno Aretoan eta bigarrena bilera horretan erabakiko da.

Lehendabizikoan, datorren urtera begirako aurreikuspenak azalduko ditugu eta aurrekontu zirriborroaren argazki orokor bat eman. Ondoren, auzoz auzoko antolamenduko txostena oinarri hartuta, talde dinamika baten bidez auzoetarako proposamenak landuko ditugu talde txikitan. Bukatzeko, plenaria batean proposamen guztiak jasoko dira.

Proposamen hauek teknikoki baloratuko dira eta bigarren bilerarako balorazio ekonomikoak aintzakotzat hartuta, denon artean, lehentasunak eta auzo bakoitzeko beharrak eztabaidatuta, 100.000€ horiek zertara bideratu adosten saiatuko gara.

Urtarrilean lanketa hau eginda, Otsaileko Osoko Bilkuran onartuko dugu 2013ko aurrekontua.

Zeren zain zaude zure iritzia emateko? Zatoz! Zure proposamenen zain gaude!
Oharra: Aldibereko itzulpena egongo da.