monedas-de-las-riquezas 19-123754Udaleko langileek 2013ko ekaineko aparteko ordainsaria aurreratzeko eskatu zuten

Udaleko langileek gaur, urtarrilaren 2an, kobratu dute 2013ko ekaineko aparteko ordainsaria, batzarrean hala erabakita, Udalari aurrerapena eskatu eta gero. Uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoak, agintzen du sektore publikoko langileek 2012an izango dituzten ordainsariak abenduko aparteko pagari dagokion neurrian murriztuko direla.

Aparteko paga kentzeak langileei eragiten dizkien ondorioak arintze aldera, ekaineko eta abenduko aparteko pagen aurrerakinak ematea aurreikusi du Udalak, gero kitatzekotan, harik eta lehen esan dugun xedapenak berak dituen artikuluetan dakarren konpromisoa betetzeko modua izan arte*1. Ondorioz, Udalak ondoko erabakiak hartu ditu:


      1- 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu eta 2012ko urteko ordainsaria murriztea udal langile guztiei.

      2- Abenduko nominaren ordainketa aurreratzeko onartu den erabakia berrestea.

      3- Aurrerakin batzuk ematea, gero kitatzekotan, udal langileei, ekaineko eta abenduko aparteko ordainsariei dagozkienak. Aurrerakin       horiek urtarrilaren 2an eta ekainaren 15ean sartuko dira.

      4- Aurreko neurri horiek hurrengo ekitaldietan ere indarrean izango dira, harik eta enplegatu publikoei 2012ko abenduan jaso gabe utzitako diruaren ordaina eman arte.

      5- Aurrerakinaren hartzaileak langile finkoak, behin-behingoak eta aldi baterakoak izango dira, baldin eta zerbitzu harremanak hurrengo      sei hilabetean behintzat jarraitzea aurreikusita badago. Gutxiago irautea aurreikusita badago, aurrerakina horren konparazioan doituko da. Hurrengo aparteko ordainsariaren aurrerakina eman eta zerbitzu harremana pentsatuta zegoena baino lehenago bukatuz gero, edozein arrazoi dela ere harreman hori bukatzeko, dagokion kitapena egin eta, hala badagokio, zegokiona baino gehiago jasotakoa itzuli egin beharko da.

      6- Aurrekontu baliabiderik baldin bada, eta, betiere, urtero-urtero Estatuko Administrazioak eta Udalbatzak erabakitako aurrekontu egonkortasun, zorraren muga eta gastuaren arauaren helburuak beteta, funts bat eratuko da 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2.4 artikuluak jasotako konpromisoa bete ahal izateko.

      7- Neurri horiek denak erakunde autonomoetan, enpresa erakunde publikoetan, baltzu publikoetan eta mendeko beste edozein entitatetan erabili ahal izango dira, nahiz eta erakunde horiek berek hartu beharko dituzten dagozkien neurriak.

*1 (20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluko 4. atalak zera jartzen du:"Aparteko ordainsaria eta berariazko osagarriaren ordainsari gehigarriak edo ordainsari gehigarri baliokideak kentzearen ondoriozko diru kopuruak pentsio-planetara edo erretiroaren estaldura barne hartzen duten aseguru kolektiboko kontratuetara ekarpenak egiteko erabiliko dira geroko ekitaldietan; betiere 2/2012 Lege Organikoan, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoan, ezarritakoa eta aurrekontuei buruzko legeetan erabakitakoa beteta.")