ORDIZIAK LEHENENGO TXAKUR PARKEA ZABALDU DU UPABIALDEAN
Herrian 900 txakur daude erroldatuta eta hauek aske ibiltzeko jabeen eskariak jaso dira
Ordiziak txakurrentzat lehenengo gune berezia prestatu du. Upabialdean dago, skate parkearen ondoan. San Joan auzoan jarri behar zen, baina Udalak bizilagunen artean kontsulta eginda gero, proposamenak harrera ona ez zuela ikusita, ordezko tokien bilaketa egin zen. Upabialdekoaz gain, aurten bigarren gune bat zabalduko da, Altamira parkeko zati batean.