ESPALOIETAN EZ IRRISTATZEKO ERREMEDIOA

Martxoan bi puntu gehiago landuko dira

Aste honetan Ordiziako hainbat espaloietan ez irristatzeko tratamendua eman da. Hala, hauek dira landu diren guneak: Herri Antzokiko sarrerako arrapala, Domingo Unanue plazako bi sarbide, Santa Amalia-Zuberoa kalean (Eroski), Araba kalea (eskuineko espaloia gorantz), eta Bizkaia pasealekuan (Filipineta 22ko atzean).

Guztira, 500 metro koadro iaz emandakoei gehituta. Abenduan Eguterabideko bi espaloietan eman zen eta aurretik Amerika, Victor Mendizabal, Araba, Goierri, Samperio 2, 4 eta 6 eta Garagartza 8, 9 eta 10ean eman zen.

BIRIBILGUNEA MALKASKON

Trafikoa eta abiadura handia zuzentzea du helburu

Aste honetan Malkasko zubiaren parean (Urdaneta kalea, 68), biribilgunea margotuko da. Agirrebidetik N-1 errepidera doan bidea zabaldu zenetik, trafikoa eta abiadura handitu dira inguru honetan eta horregatik egingo da margotze lana. Hala, Ordiziako udal teknikariek bidegurutzea biribilgune baten bidez antolatzea erabaki dute. Baina  behin behineko izango da eta neurriak trafikoa hobetzen badu, behin betikoa egingo da beste tratamendu bat emanez.

ERAISPENA SAN BARTOLOMEN

Udalak bultzatu du, zailtasunak gainditu eta auzoaren egoera hobetzeko

San Bartolome 11 zenbakidun Etxe-Gorri izeneko eraikina desagertutako da laster. Eraikuntzaren egoera ikusita hartu da erabakia, Ordiziako Udalak eta etxeko jabeek zeuden eragozpenak gainditzeko ahalegina egin eta gero. Botateko baimena emanda dago eta jabeek berehala ekingo diote etxea bota eta ingurua txukuntzeari. Hala, auzoaren egoera hobetzeko aurrerapausoa eman nahi izanda.

ALDAKETA HAINBAT ZAMALAN GUNETAN

Gehienak indarrean daude dagoeneko

Ordiziako hainbat zamalan gunetako ordutegietan aldaketa txikiak egin dira lekuko beharretara moldatzeko asmoz. Hala, Euskal Herria, Urdaneta 5 eta 60 eta Diego Rivero kaleetan; Gudarien etorbidean (Zuhaizti parean) eta Otegi armategi ondoko zamalan guneetako arratsaldeko ordutegia 16:00etatik 19:00ak arte izango da aurrerantzean (20:00ak arte lehen). Goizez 09:0013etara da, ez dago beraz aldaketarik.

Urdaneta 28. zenbakian (Aldasoro taberna parean) bi aldaketa daude: arratsaldez 19:00ak arte eta goizez lehenagotik, 07:00etatik 13:00etara (lehen 09:00etatik 13:00etara).  

Azkenik, ondoko argazkian dagoen Garagartza plazako ordutegiak du aldaketarik nabarmenena: 08:00etatik  19:00etara izango da zamalan-gune, etenik gabe. Kasu honetan aldaketa datozen egunetan egingo da, dagokion seinalea jaso eta jarri ondoren.