Larunbat honetan, martxoak 27, Urdaneta kaleko 26. zenbakian dagoen garabia desmontatuko da. Lanak goizeko 7:00tik aurrera izango dira eta lanek irauten duten bitartean kalea moztuta egongo da. Garajeen sarrera eta irteerak, alde berdinetatik egingo dira, sarreratik.

Beasain norabideko lineako  autobus  geltoki hauek  (Tximista, Jose Arana, Ordizia kalea eta Urdaneta kalea 40) ez dira erabilgarri egongo, lanek  iraun  bitartean eta bidaiariek autobusa Otegi Eneako  eta Urdaneta kalea 78 ko geltokietan hartu beharko dute.

Bilbo norabideko PESA empresako autobusa ez da Ordizia kaleko geltokian geratuko eta bidaiariek Urdaneta kaleko 78ko geltokian hartu beharko dute autobusa. 

Edozein argibidertarako, deitu Udaltzaingora (943 80 56 16).