GAUR EGINGO DA EKAINARI DAGOKION OSOKO BILKURA

2014-06-26 osokobilkuraZazpi puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak

Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 26, egingo da ekainari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Zazpi puntuko gai zerrenda izango dute aztergai: kreditu aldaketekin lotutako bi puntu, Iberdrolak egindako eskaera bat eta aparkaleku mugatuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, besteak beste.

SANTANAZALEEN EGUNARI BURUZ INFORMAZIOA EMATEKO BILERA

2014-06-19 santanazaleHilaren 27an izango da Barrena kultur etxean, 19:30ean

Hurrengo ostiralean, hilak 27, Santanazaleen egunari buruz informazioa emateko bilera bat egingo da Barrena kultur etxean, 19:30ean. Bilerara 2013ko uztailaren 1etik 2014ko ekainaren 30era bitartean ezkondu diren edo ezkondu behar diren bikoteak daude gonbidatuta.

ALOKAIRU SOZIALEKO ERREGIMENEAN ETXEBIZITZA LIBREEN ERRENTAMENDUA BULTZATZEKO DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA

2014-06-02 etxeakPrograma honetaz baliatu, eta etxebizitza errentan hartu edo eman nahi dutenek uztailaren 21a arteko epea dute izena emateko

Alokairu sozialeko erregimenean etxebizitza libreen errentamendua bultzatzeko diru-laguntzak emateko OINARRIAK, eta programan parte hartzeko etxebizitzen eta jabeen oinarriak (onartu ditu Ordiziako Udalak. 25.780 euro bideratu ditu udalak programa honetara, eta kopuru hori honela banatuko da: Errentamendu modu orokorrerako (%50) eta bestea erdia Gazteen errentamendua sustatzeko (%50). Interesatuek uztailaren 21a arteko epea dute izena emateko. Ekainaren 9an, programa honi buruz informatzeko bulegoa zabalduko da udaletxeko arkupeetan.

BESTE BI LANPOSTUREN DEIALDIA

2014-06-02 azokaPertsona interesatuek Lanbidera jo behar dute ekainaren 15erako

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzeko toki ekintzen programaren barruan, Ordiziako Udalak ondorengo bi eskaintzak egin ditu aldi baterako kontratazioak egiteko: Hiri-Hezitzailea programa eta Ondare Ukiezinaren berreskurapena. Bi lanpostuak 6 hilabeterako izango dira, %60ko lanaldian. Lanpostu hauetara aurkeztu nahi diren pertsonek Lanbidera jo behar dute. Izena ekainaren 15a bitarte eman daiteke.