HAUTES ERROLDA IKUSGAI HILAREN 13A BITARTE

2015-04-07 hautesUdaleko arreta bulegoan ikus daiteke, 08:30etik 13:30era bitartean

Ordiziako Udalak jakinarazten du apirilaren 13a bitarte egongo dela ikusgai udaleko arreta bulegoan Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan sartuko direnen behin-behineko hautes errolda, nahi duenak ikus dezan. Arreta bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30-13:30.

GAUR EGINGO DA MARTXOKO OSOKO BILKURA

2015-03-26 PlenoaBesteak beste, alokairu soziala sustatzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarriak aztertuko dira

Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 26, egingo du martxoari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Espainiako bandera udaletxean jartzearen kontrako adierazpen instituzionala, plan ekonomiko-finantzieroaren onarpena, Ordiziako Hiriguneko trafikoa arautzeko ordenantzaren behin betiko onarpena eta Ordiziako herritarrek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarriak hasieraz onartzea dira bilkurako gai aipagarrienak.

LANPOSTU DEIALDIA. HIRI HEZITZAILEA ETA DENBORAREN BANKURAKO KUDEATZAILEA ALDI BATERAKO

2015-03-05 denboraEskabide orriak aurkezteko azken eguna martxoaren 20a da

Ordiziako Udalak Hiri Hezitzailea eta Denboraren Bankua programen kudeatzaile izateko lanpostu baterako deialdia egin du. Lanpostua aldi baterakoa izango da, eta aurkezten diren pertsonen artean lan-poltsa osatuko da. Informazioa, baldintzak eta eskabide-orriak Herritarren Arretarako Udal Bulegoan daude eskuragai (astelehenetik ostiralera, 08:00-13:30), eta baita Interneten ere. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 20an bukatuko da. Lotura honetan duzue informazio gehiago.

LANPOSTU DEIALDIA. TAO ZAINTZAILEA ALDI BATERAKO

2015-03-05 TAOEskabide orriak aurkezteko azken eguna martxoaren 14a da

Ordiziako Udalak TAO guneen (gune urdina) zaintzaile izateko lanpostu baterako deialdia egin du. Lanpostua aldi baterakoa izango da, eta aurkezten diren pertsonen artean lan-poltsa osatuko da. Informazioa, baldintzak eta eskabide-orriak Herritarren Arretarako Udal Bulegoan daude eskuragai (astelehenetik ostiralera, 08:00-13:30), eta baita udaleko webgunean ere. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 14an bukatuko da. Lotura honetan duzue informazio gehiago.