ORDIZIAKO UDALAK LANGABEZIAN ZEUDEN BESTE LAU LANGILE KONTRATATU DITU

Udal langileak-300x200Diputaziotik 30.000 euro jaso ditu udalak enplegua sustatzeko programaren barruan

Udaletako zerbitzu publikoen kudeaketari dagozkion jardueretan enplegua sustatzeko garatutako programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro eman dizkio Ordiziako Udalari lau langile kontratatzeko. Bi ofizial eta bi ofizial dira kontratatutakoak, eta joan den ostiralean, azaroaren 15ean hasi ziren lanean. Sei hilabeterako kontratazioak dira, eta lanaldi osoan ariko dira langileak.

OSTEGUNEAN, URRIKO OSOKO BILKURA

2013-10-30 PlenoaZortzi puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak

Hileroko azken ostegunarekin bat eginez, Ordiziako Udalbatzak bihar egingo du urriari dagokion ohiko osoko bilkura. 19:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Zortzi puntuko aztergai zerrenda izango dute esku artean, eta bukaeran, ohi bezala, galde-erreguen txanda izango da.

UDALAK LAU LANGILE KONTRATZEKO DEIALDIA EGIN DU

Udal langileak-300x200Asteazkenean, hilak 30, bukatuko da izena emateko epea

Ordiziako Udalak lau langile kontratatzeko deialdia egin du. Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, Ordizian gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egotea, familia kargak izatea eta euskara izango dira langileek bete beharko dituzten baldintzak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euroko laguntza emango ditu enplegua sustatzeko helburu duen deialdi honetarako.

PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO ELKARRETARATZEA OSTIRALEAN

2013-10-23 Azken ostiraleko elkarretaratzeaUztaileko osoko bilkuran onartu bezala, Ordiziako Udalari dagokio deialdia egitea; ostiral honetan, hilak 25, Plaza Nagusian izango da, 20:00etan.

Hileroko azken ostiralarekin bat eginez, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da urriaren 25an, 20:00etan, Plaza Nagusian. Ordiziako Udalbatzak uztaileko osoko bilkuran onartu bezala, udalak berak hartu zuen urriko kontzentrazioa deitzeko eta herritarrei jakinarazteko konpromisoa.