BESTE BI LANPOSTUREN DEIALDIA

2014-06-02 azokaPertsona interesatuek Lanbidera jo behar dute ekainaren 15erako

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzeko toki ekintzen programaren barruan, Ordiziako Udalak ondorengo bi eskaintzak egin ditu aldi baterako kontratazioak egiteko: Hiri-Hezitzailea programa eta Ondare Ukiezinaren berreskurapena. Bi lanpostuak 6 hilabeterako izango dira, %60ko lanaldian. Lanpostu hauetara aurkeztu nahi diren pertsonek Lanbidera jo behar dute. Izena ekainaren 15a bitarte eman daiteke.

HIRI HEZITZAILEA (6 hilabeterako, %60ko lanaldian)
Ordiziako Udala Hiri-Hezitzailea izeneko programa bat garatzen ari da azken urteetan. Honela deskriba daiteke programa hau: Hiri guztiak dira eremu hezitzaileak, eta herritar guztiak dira eragile hezitzaileak, batzuk eta besteak erlazionatzen diren heinean.

Funtzioak:
-Ordiziako Udalaren Hiri Hezitzailea programaren urteko plana eguneratu eta elikatzea
-Proiektuan parte hartzen duten elkarteen arteko koordinazioa egitea
-Talde eragilearekin batera proiektuaren sozializazio plana egitea

Ezinbesteko baldintzak:
-2013ko urriaren 17ko ebazpeneko deialdian jasotako baldintzak betetzea
-Ikasketak: Gizarte langilearen diplomatura edo Gizarte langile graduatua.
-Euskara: EGA edo baliokidea

Baloratu beharreko baldintzak:
-Goierriko bailaran edo Goierritik gertu bizitzea (lehentasuna Ordizian erroldatuta egotea)
-Ikasketa osagarriak, eta antzeko lanetan esperientzia izatea baloratuko da

ONDARE UKIEZINAREN BERRESKURAPENA (6 hilabeterako, %60ko lanaldian)

Euskal azokak Kultur Ondare Ukiezin izendatzeko eskaera lantzeko proiektuaren ingurukoa da lanpostua. Proiektu honen helburua Ondare Ukiezinaren zati bat aldarrikatzeaz gain, Landa Eremuetako ahalduntzea eta Hiritarren kontsumo ohitura bat ekartzea da.

Funtzioak:
-Kartografia geo tenporal baten sortzea, eguneratutako datu base baten oinarrituta. Kartografia honetan Euskal Herriko jakien inbentarioa jaso eta eguneratuko litzateke urteko lau urtaroetan kokatuz garaiaren arabera.
-Behin kartografia hau ezagututa, Ondare Kultural Ukiezinaren euskarri izan nahi duten azokek bete beharreko irizpide edo "labelizazio" sistema garatu beharko litzateke.

Ezinbesteko baldintzak:
-2013ko urriaren 17ko ebazpeneko deialdian jasotako baldintzak betetzea
-Ikasketak: Gutxienez diplomatura bat izatea
-Formazioren bat edukitzea Ondare Ukiezinari buruz edo antzekoa. Bailarako Ondare Ukiezinak ezagutzea
-Euskara: EGA edo baliokidea

Baloratu beharreko baldintzak:
-Goierrin edo Goierritik gertu bizitzea (lehentasuna Ordizian erroldatuta egotea)
-Ikasketa osagarriak, eta antzeko lanetan esperientzia izatea baloratuko da.