2014-06-26 osokobilkuraZazpi puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak

Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 26, egingo da ekainari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Zazpi puntuko gai zerrenda izango dute aztergai: kreditu aldaketekin lotutako bi puntu, Iberdrolak egindako eskaera bat eta aparkaleku mugatuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, besteak beste.

Hau da eguneko gai zerrenda:

1.- 2014ko maitzaren 29ean egindako Plenorako gaien batzordearen akta onartu.
2.- Inbertsioei lotutako kreditu aldaketa espedientea
3.- Dekretuaren bidez onartutako kreditu aldaketen kontu ematea.
4.- "Iberdrola Distribucion Electrica S.A.U." enpresak HIE-22 "San Juan" 526 m2ko azalera duen lursaila desafektatzeko eskaera.
5.- Aparkaleku mugatuak arautzen duen Ordenantzaren aldaketa.
6.- Beasaingo Udalak Drogomenpekotasun prebentziorako zerbitzua bere gain hartzen duela eta, M.C. teknikariaren lanaldia murrizteko Alkatetzaren Dekretuaren bitartez hartutako erabakia berrestea.
7. - Norberak lekarkeena.