IRAILEKO OSOKO BILKURAREN GAI ORDENA

2014-09-24 osokobilkuraBihar osteguna, hilak 25, izango da plenoa, 19:00etan hasita

Ordiziako Udalbatzak udako oporren ondorengo lehen osoko bilkura egingo du bihar, hilak 25, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Bilduk eta PSE-EEk alkateen aukeraketa zuzenaren aurka aurkeztutako mozio bana, Bilduren beste bi mozio (Eskoziar herriaren alde eta Kutxabank fundazio ez bihurtzearen alde), Orkli enpresarekin hirigintza hitzarmena sinatzea eta Saharara diru-laguntza bideratzea izango dira, besteak beste, osoko bilkuran landuko diren gaiak.

EPAILEGAIEN ZOZKETARAKO ERROLDA GAURTIK HILAREN 25ERA EGONGO DA IKUSGAI ARRETA BULEGOAN

2014-09-18 epaileHerritarren arretarako udal bulegoa 08:00etatik 13:30era egoten da zabalik

Epailegaien zozketarako errolda gaurtik, hilak 18, datorren ostegunera, hilak 25, egongo da jendaurrean ikusgai Herritarren arretarako udal bulegoan (ordutegia 08:00-13:30), Epaile-Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 art.(maiatzaren 23ko BOE) eta abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretoraren 2 art.an ezarritakoa betetzeko, zeinek epailegai zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen.

UDAKO OPORREN AURREKO AZKEN OSOKO BILKURA BIHAR

2014-07-22 osokobilkuraZortzi puntu izango ditu aztergai biharko saioan Udalbatzak

Ordiziako Udalbatzak udako oporren aurreko azken osoko bilkura egingo du bihar, hilak 23, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Ostegunean egin ohi dira plenoak Ordizian, baina Santa Ana jaien hasiera dela eta, asteazkenera aurreratu dute. Bilduk eta EAJk aurkeztutako mozio bana, eta mendekoen arretarako etxe laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko hitzarmena daude gai-zerrendan, besteak beste.

ALOKAIRU SOZIALEKO PROGRAMAN IZENA EMATEKO EPEA UZTAILAREN 21EAN BUKATUKO DA

2014-07-10 etxebizitzaPrograma horretan parte hartu nahi duten etxejabeek eta maizterrak egun horretarako aurkeztu beharra daukate dokumentazio guztia

Alokairu sozialeko erregimenean etxebizitza libreen errentamendua bultzatzeko diru-laguntza programan izena emateko epea uztailaren 21ean bukatuk oda. Programa horretan parte hartu nahi duten etxejabeek eta maizterrek egun horretarako aurkeztu beharra daukate dokumentazio guztia. Ordiziako Udalak 25.780 euro bideratu ditu programa horretara, erdia errentamendu modu orokorrerako eta beste erdia gazteen errentamendua sustatzeko. Programa honi buruzko informazio bulegoa astelehenetik ostiralera (09:00-13:00) dago zabalik udaletxeko arkupeetan, eta 608 675 791 telefonora deituta ere eskura daiteke informazioa. ALOKAIRU SOZIALARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA.