Image
Image

ORDIZIA, OLINPIKOA

120 kirolari eta kultur taldeak elkartuko ditu bihar 7 ORDUAK ekimenak

Kartel anitza iragartzen du larunbat honetan izango den GOIERRIKO 7 ORDUAK ekimenak. Pilotalekuan eta bere inguruetan ospatuko da, 17:00etan hasi eta 00:00 arte. Goierriko bederatzi herrik, launakako taldeetan, jokatuko duten Murumendiko trail desafioa; Euskal Herriko atleta onentsuenekin jokatuko den Kaleratze proba; Kross-fit erakustaldia; Mikel Azparren donostiar txirrindulariak eta Ordiziako Txindokipe zikloturista taldeko hamar kidek 17 kilometroko ibilbide batean zazpi orduz egingo duten bizikleta ekintza solidarioa; txirrindularien arteko lehia; Kontxako banderako ohorezko tandan lehiatu ziren arraun kluben arteko lehia ergometroan; Ibarrako sokatira taldearen eta errugbiko Ampo Ordiziako melearen arteko dema; sanda profesionaleko borrokaldiak Euskal Herriko eta Valentziako selekzioen artean eta eskalada. Guztira, 120 atleta elkartuko dira.

HEMEN DA IA GOIERRIKO 7 ORDUAK

Apirilaren 16an egingo da Beti-Alai pilotalekuan, 17:00etatik gauerdira arte, Emaneurre taldeak eta Udalak antolatuta

Orain bi urte lehen aldiz egin zen Goierriko 7 Orduak kirol-kultur ikuskizunaren bigarren ekitaldia apirilaren 16an egingo da aurten. Ordiziako Beti-Alai pilotalekua izango da topaleku nagusia, eta 17:00etatik gauerdira bitarte, kultur arloko emanaldiak tartekatuz, hainbat kirol diziplinatako probekin gozatzeko aukera izango da. 120 kirolari elkartuko dira guztira. Sarrera doan da, eta taberna eta otordu zerbitzua ere eskainiko dute.

KIROL ELKARTEEK BULEGOAK ESTREINATU DITUZTE

Torretxeko lokaleko giltza jaso dute

Zabalik dira gaurtik Ordiziako Kirol taldeentzat  Torretxean Udalak prestatutako bulegoak. Zinegotzi eta teknikariek elkarteetako ordezkariekin atzo iluntzean egindako bileran eman ziren ezagutzera erabilera irizpideak, instalakuntzarekin batera. Klubek giltza bana ere jaso zuten.  

Taldeentzat hiru gela daude bulego edota bileretarako prestatuta. Armairuak ere jarri dira, klub bakoitzak artxibategi gisa erabiltzeko. Laugarren gela bat Foru Aldundiko kirol zerbitzuak erabiliko du, orain arte eraikin berean lehenengo solairuan egon izan dena. Bulegoen ordutegia 8:00etatik 22:30etara da eta wifi zerbitzua ere badago.

Korreos-ek urteetan izandako lokala erabili da proiektu honetarako.

IGERILARI HOBERENAK ORDIZIAN IZANGO DIRA DATORREN ASTEARTEAN

Txapelketaren XXXIII. edizioa Europako Ligako egutegiaren barruan dago eta nazioartean ezagunak diren igerilariek hartuko dute parte

Astebete geratzen da  Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketarako eta  Igeriketa Elkartea  lanean ari da aspaldidanik. Hilaren 29an ospatuko da Ordiziako Majori Kiroldegian Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena  eta estatu mailako garrantzitsuenetako hau.

1983an sortu zenetik, milaka igerilarik hartu dute parte froga honetan eta horietako askok olinpikoak izatera ere iritsi dira, hala nola, Mallorkako Melani Costa, Italiako Federico Turrini, Errusiako Nina Zhivanevskaya edo Errumaniako Beatrice Caslaru.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image