Image
Image

ATEZ ATEKO BILKETARAKO ONTZIAK DOAN JASOTZEKO AZKEN EGUNAK

kuboakOstiralean, uztailaren 12an, hasiko atez ateko bilketa Ordizian

Gaurtik ostegunera bitarte, uztailaren 9etik 11ra, arduratuko da Ordiziako Udala Atez ateko ontziak doan banatzeaz. Bonberian (Diego Rivero, 2) eta Alumalan pabilioian (Mallutz industrialdea 6-C) egingo da ontzi banaketa hiru egun hauetan, 19:00etatik 21:00etara. Atzo, berriz, taberna eta dendarien artean ontziak banatzeari ekin zion udalak.

UZTAILAREN 12AN HASIKO DA ORDIZIA HONDAKINAK ATEZ ATE BILTZEN

IMG 3660Ordiziak atez atekoari aukera bat eman nahi diola adierazi du Udalak

Ordizia uztailaren 12an hasiko da hondakinak atez ate biltzen. Hala jakinarazi du gaur Igor Eguren Ordiziako alkateak, udal gobernu taldeko kideak ondoan zituela. "Atez ateko gaikako bilketa ezartzeko prozesuak Ordiziako Udalari hilabeteetako lanak suposatu arren, esan behar dugu prozesua burura eramaten ari garela".

GAUR ETA BIHAR, BUZTUNTZA ETA ESKARABILLA EREMUEN TXANDA

kuboakBuztuntzakoek Urdaneta eskolan eta Eskarabillakoek bertako aparkalekuan jaso beharko dituzte kuboak

Joan den ostegun eta ostiralean San Joan eta San Bartolome eremuetan banatu eta gero, gaur eta bihar Buztuntza eta Eskarabilla eremuetako bizilagunei dagokie atez ateko hondakin bilketarako kuboak jasotzea.

BOLUNTARIOEI DEIA ETA KUBO BANAKETA

kuboakGaur, 16:00etan, eta bihar, 10:00etan, Alumalan pabilioian

Atez ateko kuboen prestaketan boluntario modura aritzeko deia egin nahi die udalak herritarrei. Gaur, ekainak 28, Mallutz industrialdeko Alumalan pabilioian 16:00etan izango da hitzordua, eta bihar berriz, ekainak 29, 10:00etan toki berean elkartzeko deia egin du.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image