TXAKURREN PIXA BILTZEKO EGITURA BERRIAK JARRI DITU ORDIZIAKO UDALAK HERRIKO LAU GUNETAN PROBA PILOTU MODURA
'Urban Dog Nature' sistema berriarekin, hormak eta hiri-altzariak zikintzea saihesteaz gain, parkeak eta lorategiak ongarritzeko konposta hobetzen da
Txakurren pixak hormetan eta hiri-altzarietan sortzen dituen zikinguneak eta usain txarra saihesteko, pixa biltzeko sistema berri bat jarri du Ordiziako Udalak herriko lau gunetan. 'Urban Dog Nature' izeneko egitura horien bidez, txakurren behar fisiologikoak asebetetzeaz gain, herriko parke eta lorategiak ongarritzeko konposta hobetu egiten da txakurren pixak dituen mantenugaiei esker. Urtebeterako proba pilotua izango da, udalari ez dio kosturik suposatuko, baina aparailuen erabilpen egokiaz eta mantentze lanez udala arduratuko da.