Image
Image

IRATI GOIKOETXEAK IRABAZI DU IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Irati Gokioetxea, irabazlea erdianPasa den ostiralean Barrenan ospatu zen Gala Nagusia eta lehiaketa.

Ordizian eta Tolosan antolatzen den Ahoz-Ahoz nazioarteko Ahozkotasun Jaialdiaren barruan egiten den Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketak Irati Goikoetxeak irabazi du, Itziar Saenz de Ojer eta Nagore Leon, beste bi finalistei aurrea hartuta. Jaialdiaren ikurra den kalabaza jaso zuen epaileak eta publikoaren iritziaren ustetan ipuina ondoen eskaini zuen goierritarrak. Ordiziako Barrena jauregian egin zen lehiaketaren finala; klasifikazioa, berriz, Ordizian bertan dagoen D’elikatuz gunean egin zen aukeztutako sei kontalariren artean. Euskal Herrian bakarra den lehiaketak laugarren edizioa bete du aurten eta Ahoz- Aho jaialdiaren egitaruan ekitaldirik arrakastatsuenetakoa bihurtu da.

OSTEGUNEAN, EUSKARAREN EGUNA

Udalak eta herriko eragileek egitarau oparoa prestatu dute abenduaren 3a ospatzeko

Hauek dira ekintza nagusiak:

10:45etatik aurrera. PLAZA NAGUSIAN:  EUSKARAREN ALDEKO ZUNBA SAIOA

Udalak eta herriko ikastetxeek bat egin dute Kontseiluak proposatutako ekimenarekin. Bertan Ordiziako LH, DBH eta BATXILERGOKO ikasle guztiek hartuko dute parte. Orain bai eta furra furra abestiak dantzatuko dira, Oiangureneko ikasleek antolatutako batukada egongo da eta Jakintzako ikasleek euskararen aldeko bertsoak botako dituzte.

'EUSLIDER', MERKATARIEI ZUZENDUTAKO IKASTAROA, ASTELEHEN HONETAN

Euskararekiko jarrerak indartzea da helburuetako bat

Udalak ‘Euslider’ merkatarientzako doako ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren lehenengo saioa datorren astelehenean, azaroaren  2an izango da Barrenan 13:30tan.

Saio hauen helburuak hauek dira hizkuntzari buruzko informazioa eman eta jarrerak lantzea, hizkuntza lidergoa eta talde-lana indartzea eta aldaketa ere indartu eta portaera berriak sortzea.

Interesa duenak  943805622 telefono zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera korreoa bidali behar du, bere datuekin; hau da, izen-abizenak, telefono eta dendaren izena.   

ZABU ZIBU, ORDIZIAKO FAMILIENTZAT DOAN

Euskaraz jolasteko baliabideak eta gunea eskaintzen ditu

Zabu-Zibu,familiek kalean euskaraz jolas egiteko egitasmoa antolatu du Euskara sailak. Hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat da.  Familiei baliabideak eskaintzea eta  euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea dira helburuak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image