Irati Gokioetxea, irabazlea erdianPasa den ostiralean Barrenan ospatu zen Gala Nagusia eta lehiaketa.

Ordizian eta Tolosan antolatzen den Ahoz-Ahoz nazioarteko Ahozkotasun Jaialdiaren barruan egiten den Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketak Irati Goikoetxeak irabazi du, Itziar Saenz de Ojer eta Nagore Leon, beste bi finalistei aurrea hartuta. Jaialdiaren ikurra den kalabaza jaso zuen epaileak eta publikoaren iritziaren ustetan ipuina ondoen eskaini zuen goierritarrak. Ordiziako Barrena jauregian egin zen lehiaketaren finala; klasifikazioa, berriz, Ordizian bertan dagoen D’elikatuz gunean egin zen aukeztutako sei kontalariren artean. Euskal Herrian bakarra den lehiaketak laugarren edizioa bete du aurten eta Ahoz- Aho jaialdiaren egitaruan ekitaldirik arrakastatsuenetakoa bihurtu da.

            Lehiaketaren finalarekin batera eta epaila jakitera eman bitartean Ahozkotasunaren Gala ospatu zen, Euskal Herriko kontalariekin batera, Nelson Calderon kolonbiarrak eta Maria Buenadicha kanariarrak, aurtengo nazioarteko gonbidatuetako bik, parte hartu zutelarik. Kontatzeko estilo ezberdinak eta istorio ederrak entzun ziren publikoaren gozamenerako. Honela Ahoz-Ahoz Nazioarteko Ahozkotasun Jaialdiak bere bederatzigarren edizioaren amaierara heldu zen Ordizian, larunbatean Tolosan hurrengo urtera arte despedida ospatuko dela.