Zabu-Zibu,familiek kalean euskaraz jolas egiteko egitasmoa antolatu du Euskara sailak. Hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat da. Familiei baliabideak eskaintzea eta euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea dira helburuak.
Hilabete batez luzatuko da programa eta guztira 4 saio gauzatuko dira. Saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, beraz, 4 ordu guztira. Urriak 13, 20, 27 eta azaroak 3an izango da, plaza Nagusian. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua bost haurrekoa izango da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri beharko dute.
Egitasmoa doakoa da. Izena korreo bat bidaliz (